Kirolak

Xiberotarrak

Xiberotarrak

Mendialako lasterkari adiskide zonbaitek “LES ISARDS” izeneko taldea 1996ko azaroan sortü züen. Horien nahiküntea zen hoinez lasterkatzeala jente jinaraztea eta Xiberoan berean eta esküaldean plantatzen diren lasterkaldietan parte hartzea. Urte zonbaitez lo egonik, talde hau 2009an berriz abiarazi zen, kirol hortan aritzeko nahiant ontsatto agertü beitzen. 2009ko ürrietaren 10ean egin zen biltzar nausian, taldeak « Xiberotarrak » izena hartü züan. Taldearen legezko egongia da: Xiberotarrak Herriko Etxea 64560 Ligi-Aterei Mail : xiberotarrak@gmail.com Taldearen helbürüak: Xiberoan hoinez lasterkatzea hedatü Gazteak kirol honi trebatü Xiberoan lasterkaldi handi bat antolatü Kirol zelaietzaz kanpoko esküaldeko zoinlehentaka handienetan parte hartü, bai eta Mendi Lasterkaldietako Frantziako lehiakan ere Taldeak kausitzen dütüan emaitzetaz eta plantatzen dütüan gertakarietzaz internet güne baten bidez berri eman. Joanarazleak: Alkartebürü: ETCHEBEST Vincent Alkartebürü ordari : MALY Cédric Idazkari: AGUER Céline Idazkari ordari : SIMOVIS Cédric Diharüzain: MALY Jean Pierre Diharüzain ordari : DEL REGNO David Kideak : AULESTIARTE Agnes, DUPLAA Nicolas, ETCHART Elisabeth, MAS Olivier, PARDON André, PEILLEN Jean-Marc Argibideak oro internet güne hontan:...

Lire plus
Yoga – Shanti Samaya

Yoga – Shanti Samaya

Jente gehitüentako yoga eskolatzeak Yoga eskolatze hauk jente zonbaiti baizik ez dira hersatzen: haur esperantxetan diren emazteak, adineko jenteak, igitzeko nekeak dütüen jenteak. Atharratzen, astelehenez 19:15etan eta ostiraleez 09:30tarik 18:45etara Valérie Nabarra Tel : 06 78 09 16...

Lire plus
Rallye des cimes

Rallye des cimes

1951. urtean Sauveur Bouchet ligiarrak kartielealat jinarazi zütüan amerikano soldadoek Frantziaren libratzean baliatü zütüen botüra oso berezi elibat: Jeep delakoak. Bouchetek entelegatü züan Jeep horier esker, Xiberoko bortü zokoenetako etxetara heltü ahal izanen zela. Xiberotarrek ere hala-hala konprenitü züen eta Jeep-ak bazter orotara zabaltü ziren. Circuit des Cimes lehenik izentatü zen zoinlehentaka, aldiz, lagün arteko nor nausitze batetatik abiatü zen… orai ezagützen dügün Xiberoko gertakari nausiala heltü artino. Gazterik hilik, Sauveur Boucheten seme Arnaud izanen zen bortü bideetako botüra zoinlehentako honen bülkazalea eta ospez handiarazlea. Jeepetarik landa, 4×4 botüra horietarik besterik jinen ziren, marka hanitxek Rallye des Cimes baliatüko züelarik esprabüen egiteko, hala nola: Renault-Sinpar, Land Rover, Cournil, Lada, Toyota. Gidazale famatüak ere ikusi ziren Xiberoko bortü bide zaharretan, besteak beste: Zanirolli, Pescarolo, Lartigue… Egünko egüneko teknologia berrienek lehen denbora haietako “ahal bezala aritze” harekila ez badüe deüs ikustekorik ere, Xiberoko bortü bide zaharretan lehiatzeak dü gainea hartzen. Eta lasterkaldien ikusteko atetzen den jentezioneak ontsa agerrarazten dü ‘Rallye des Cimes’ beste zoinlehentaketarik oso berezi dela. Hortarako da Frantziako bide orotako rallye-en artean famatüenetarik baratzen. Écurie des Cimes alkartea : Alkartebürü: Philippe Perez Alkartebürü ordari: Félix Bosom Diharüzain: Pierre Etchecopar Diharüzain ordari: Alexandre Lecarotz Idazkari: Gilbert Basterreix Helbidea: Herriko Etxea 64560 Ligi-Aterei mail: postmaster @...

Lire plus
Zibero Sports

Zibero Sports

Atharratzeko Zibero Sport eskübalu talde bat da, ttipienetarik handienetara kirol hortara lehiatü nahi direnak hartzen dütüanak. Alkartebürü: Beñat BIDART Harremanentako: ETCHEBEHERE Marie-Hélène: 05 59 28 55 05 / 06 10 55 14 04 1901eko legaren araberako alkarte hau pelota eskü-hüskarentako plantatü zen hatsarrez, 1926. urtean. Ondotik jin ziren joko garbi eta errebote joküan arizaleak. Alkarteko lehen bürüzagia Atharratzeko saleroskari bat zen Grison jauna izan zen. 1953an, haatik, Frantzia iparraldetik jinik zen M.Deknuyt errejentak abiarazirik, alkartekoek eskübalualat üngüratzea deliberatü züen. Atharratzeko eskolan ziren, arren, eskübaluan lehentze aritzeak agitü. Hortik aski fite, lehen ekipa bat lehiatü zen UFOLEP (Union Française des Œuvres Laïques d’Éducation Physique) batarzünak antolatzen züan zoinlehentakan. Eskübalu kirola abiatü zen lehen urte haietako alkartebürüa Udole jauna zen, segida hartüko zirelarik Lestar jaunak eta Baptiste Cinqualbres-ek. Zibero Sports ordüan zen Departamentüko txapelgoan lehiatzen hasiko. Behar zen sosa, jenteen eskütik, Herriko Etxearen lagüngoa batetarik, bai eta agorrilan arrabotüan agitzen zen jei baten plantatzetik biltzen zen. 1962an, Despla jauna zen alkartebürü haütatürik izan eta karrgü hortan baratüko zen 1971eko martxoaren 3an hil zen artino. 1971ko setemerez, Jean Tillous egin zen alkartebürü, 1973an kargüa ützi züan arte. Urte hortako arramaiatzaren 3an, Jean ‘John’ Uthurry izentatü züen alkarteko bürüzagi eta 1984. urteala artino kargüan egon zen. Ondotik, Jean-Pierre Arbouet izan zen urte batez bürüzagi, Mazquiaran jaunak segida hartü züalarik, 1986ala artino. Honek, haatik, jokülari, trebazale eta alkartebürü batetan izatea ezin joanaraziz, John Uthurry bürüzagigoala arrajin zen eta hor baratü 1994ala artino. Gero, Henry Etchandyren aldi izan zen, 1998. urteala artino, Pierre Erreçaret izan züalarik lagüntzale 1998a eta 2008a artino. Pierre Erreçaretek alkartebürü kargüa berak joanarazi züan ondotik 2014. urteala artino. Ordütik Beñat Bidart da Zibero Sports-eko alkartebürüa. Arren, mente erdi bat beno haboro bada orai Zibero Sports kirol alkarteak Xibero osoko gazte hanitx eskübaluan aritzera aküilatzen dütüala. Bide lüze hortan, kausitze ederrik bildü dü, bai Departamentü, bai Esküalde txapelgoetan. Hirugerren milurteko hontan, betiko ber xedeari etxekara da: Xiberoko gazteriaren süstazale...

Lire plus
Familles rurales

Familles rurales

Familles Rurales alkarteak egiten düana da: 4 eta 13 urteko haurrer aizinarteak eskentzea, eskola denboretako asteazkenez arrestiriez, bai eta 12 urtez goitikoer üztailan eta agorrilan. Jente gehitüentako ebilaldiak, üdan. l Jente gehitüentako elür sareekilako elkaldiak plantazea, negüan. Bakantzetaz kanpo, gimnastika arialdiak eskentzea, jente gehitü eta adinekoentako. Bakantzetaz kanpo, Country dantza eskolatzeak plantatzea, haur eta gehitüentako. Jente gehitüentako akuarela ikasgiak noiztenka antolatzea. Etxekoen eretzeko: haurren eraikitze edo hezkuntzaz jakitün batekila hiltzaldi-eztabadak plantatzea. Osagarriaren sailean: aitzineürrien hartzeko eta jakin behar direnak jakinarazteko, jakitün batekila hitzaldi-eztabadak plantatzea. Harremanentako: Maddy Halçaren : +33...

Lire plus
Atharraztarrak

Atharraztarrak

Atharraztarrak alkartea 1954. urtean sortü zen, hatsarre hartan gazteak joko garbi pelota sailean ariarazteko. Egünko egünean, haatik, Atharraztarrak taldean diren gazteak honenbeste pelota sailetan lehiatzen dira (xare, errebote, paleta goma eta joko garbi). Hatsarretik orai artino: Laurent Hastoy alkarteko lehen bürüzagiarekin eta haren üngürüan ziren beste pelotazale trebatü elibaten zotüküz (Frantxoa, Léon, Jean-Jean, Pierrot, Beñat), pelota taldea ekintü zen, lehen titülüak 1960. urteen hatsarretik biltzez eta gehitüen joko garbi txapeldün agitzez 1963an. Errebote sailean ere gaüzak ederki joan ziren, gehitüen txapeldün izatez 1975an. Joritarzün urte horien ondotik, apalaldi bat bizitü zen 1995. urteala artino, noiz eta errebote eta joko garbi ekipa zonbaitek garaipen handiak kausitü zütüen. Egünko egünean, 80 lizentziadün bada alkartean. 2010eko üztaila-agorrilan, Eüskal Herriko Ligako finalako bi egünaldi Atharratzen jokarazteko ohorea egin zeion. Alkartebürü: Jeannot SOLANILLE Harremanentako: Jeannot SOLANILLE: 06 76 99 37 45 Mme PRIBAT Monique 64470 ALOS SIBAS...

Lire plus
A.D.A.M.S. : Académie Des Arts Martiaux Souletins

A.D.A.M.S. : Académie Des Arts Martiaux Souletins

A.D.A.M.S. alkartearen helbürüak dira arte martzialen eta borroka kirolen ezagütaraztea eta zabaltzea. Harremanentako: A.D.A.M.S. ‘Eki Eder’ egoitza, 6. bizigia, 64130 Maule-Lextarre Tel.: 05 59 28 56 61 Mail: artsmartiauxsouletins@gmail.com...

Lire plus
Arrantzüka

Arrantzüka

Basabürüko arrantzükarien nahikünte azkarrez, APPMA batarzüna sortü zen 2009ko martxoaren 13an. Lan habororen egiteko ahalaz düntzeko, 1901eko legearen araberako alkarte honek üngüramenaren sailarentako legezko honespena ardietsi züan 2010eko barantailaren 4an eta AAPPMA bilakatü zen. 400 km2-ko lürralde zabaldüra batetan, non ere erreka eta ühaitzez 200 km baden, AAPPMAren egitekoa da: Arrain popülkatze sano baten etxekitzea, Basabürüko erreka-ühaitz bazterretako lürjabeen eta herrien arrantzüka züzenen bermatzea, Huraren sanotarzüna eta erreka-ühaitzen geomorfologiaren hobetzea, Kalte egile diren kabale kenteen kontre aritzea, Erreka-ühaitzer eta hur eremüer ondoramenak ekarten ahal dütüen obra güzier begiaren etxekitzea, Arrantzüka süerte desbardinen süstatzea, Gazteer arrantzükala plantatzeko ahalen eskentzea. AAPPMA Basabürüaren kidezionea, 2010ean 250etarik 466etara igaran da 2013an. Basabürüan arrantzükan aritzea gustatzen bazaizü, süstengat gitzazü, alkarteko kide egin zite eta han-hor ediren daitean lizentzia bat har ezazü. Zure lagüngoari esker dügü lanean aitzina jarraiki ahal izanen. Egizü arrantzüka hon Basabürüan ! APPMA Basabürüaren internet günea:...

Lire plus
Ebilaldi xendak

Ebilaldi xendak

ATHARRATZE-SORHOLÜZE… gainetarik ikusirik ! Ttoko-ttoko edo ürrats honez ebiltez… 5 ebilbide Atharratze-Sorholüze beste gisaz ikusteko. KALBARIOA Jesüsen oinazealdiaren bidetik … 35’ – llabür, bena güneka franko txüt Abiatzea, eliza gibeletik LAHEGI Herriaren aldegainetik, ühaitz bazterreala… 1:10 – Hein bat aisa Abiatzea, merkatü plazatik   ERRETZÜ Iraztorra maxelen gora 4:30 – Hein bat gaitz Abiatzea, arrabotü kantütik ‘Xiberoko xendak’ gidalibürüan: 18_Erretzue MAIDALENA Gainti orotora bista zabala 5:00 – Hein bat gaitz Abiatzea, hilerri ondotik ‘Xiberoko xendak’ gidalibürüan: 17_La_madeleine BELARJAKINZTA XENDA Ühaitz ondoko zümatzean 20’ – Aisa pür Abiatzea, Onizeko zübütik Gidalibürüa: Alos_camou Beste ebilbiderik internet güne hontan: http://www.soule-xiberoa.fr – randonnées en...

Lire plus

louboutin schuhe christian louboutin louboutin schuhe louboutin schuhe outlet louboutin online louboutin deutschland louboutin damen schuhe louboutin pumps louboutin schuhe online louboutin schuhe outlet christian louboutin louboutin schuhe sale christian louboutin louboutin schoenen christian louboutin cheap louboutin uk louboutin shoes online louboutin schoenen christian louboutin christian louboutin sko louboutin schoenen