Historia, hondarea

Le Moulin GAMETTE

Le Moulin GAMETTE

Sentitzen dugu, baina sarrera hau %LANG-z:, : eta % bakarrik dago. For the sake of viewer convenience, the content is shown below in the alternative language. You may click the link to switch the active language. L’existence du moulin est attestée avant 1771 date approximative de la carte de Cassini sur laquelle il figure. Au cours du 19ème siècle, la force hydraulique dérivée d’un bras du Saison a été divisée entre la production de farine avec trois paires de meules et d’autres usages : D’abord une scierie, puis grâce à l’installation vers 1890 de turbines, la production électrique pour  actionner des métiers à tisser puis chauffer les locaux industriels construits à côté du moulin. Pendant l’occupation allemande, la pose de scellés a interdit tout usage. La production de farine n’a pas repris à la fin de la guerre, le propriétaire ayant dispersé meules et rouets. En 1999 a eu lieu la fermeture de l’établissement industriel. La force hydraulique est restée inutilisée jusqu’en 2015 date de la mise en service d’une installation rénovée d’injection d’électricité sur le réseau. Le bâtiment du moulin a subi des transformations mineures : – en 1870 (attestée sur un linteau) – et vers 1947 date de l’aménagement d’un logement dans le fenil. Le ravalement en 2005 d’une des façades de ce bâtiment témoin de la vie quotidienne passée en Haute-Soule a bénéficié du label Fondation du...

Lire plus
Eliza

Eliza

Atharratzeko eliza XIX. mentekoa da. Goratarzünez aski handi den erretaula bat badü, bai eta margohanitxetako zurezko saintirüdi zonbait. Ürre eta arrosa kolore ñabardüretako erretaulan Jesü Kristo saintüz üngüratürik ageri da, gainetik begirari düela odeien artetik elkitzen den Jinko jauna. Selaurüpea urdiñez da eta izarrez beterik. Soa merexi düen eraikin parteak: Altare aitzinean, moda berriko berina-leiho propi elibat. Prosesione kürütxea. XVIII. menteko margolanak. Eüskal Herriko elizetan ediren ohi diren barandak, bi selaürütan. Zabalik egoite tenoreak: 09:00 eta 20:00 artean. Mezak: igantoroz10:30etan eta ostegünoroz, 17:00etan, Ospitaleko...

Lire plus
Otsagi birazkatzea

Otsagi birazkatzea

Atharratze-Sorholüze Nafarroako Osagi herriarekila birazkatürik da, 1965eko agorrilaren 22az geroztik. Desbardingoen gainetik, gaüza hanitxetan üdüritarzünak badütüe bi herriek, eta lehen-lehenik Pirinio bortüaldeko bizigüne izatea. Leheneko denboretarik orai artinokoetara harreman jarraikiak üken dütüe bi lürraldeetako bizizale eta arizaleek, eta hori honenbeste sailetan, hala nola laborantxa-artzangoa, ihizteka, arrantzüka… Urteak jin, urteak joan, beste sail elibatetara zabaltü dira arrolatze eta algarrekila lanean aritze horik, hala nola turismaren hazteko, ekonomiaren süstatzeko, kültüraren partekatzeko, herritarren ontsa bizitzearen hobetzeko… Azken sail hontan, jüstoki, bi herrietako kargüdünak algarrekin gogozkatzen dira, jentea ahaloroz herrian egonarazteko....

Lire plus
Arrabotüa

Arrabotüa

Eüskal Herrian izatez, Atharratze-Sorholüzek badü arrabotü bat, 1923an eraikirik. Bazkurretenea edo Daguerre jauretxearen itzaldoia zen eremüan eraikirik izan da. Oraiko kolegioko karrikaren bazterreala hegigüz eraisten zen itzaldoi hortan bazen ümen zühain melga prunki, besteak beste izeiak, gaztainatzeak, ezkitzeak… Jauretxe hau eta honen üngürüak herriak erosi zütüan 1917an. 1922an, berriz, Herriko Kontseilüan aipatü zen jauretxe gibeleko itzaldoi eremüan arrabotü baten eraikitzea. Egingei horrek, haatik, bazterrak erauzi zütüan eta ordünko aüzapeza zen OYHESQUI jaunak bere kargüa ützi züan, haren ordari izentatü züelarik MENDIONDO jauna. 1923ko bozketarik landa, zinegotxi berriek, CONSTANTIN zelarik aüzapeza, deliberatü züen arrabotüaren eraikitzeko 1922an hartürik izan zen erabakiaren obratzea. Bazterrak zotükazirik, arrabotüaren eta saihetseko jargien eraikitze lanak ürrentürik ziren 1923ko setemerez agitü zen Eüskal Kirolen Aste Nausiarentako. Arrabotüaren eraikitzea ez zen, haatik, aisenetarik izan. Lehen-lehenik ihorere ez zen lehiatü merkatü püblikoarentako deialdiala. Hala, arrabotüaren eginaraztea kartieleko hargin batekila, BASSAHON jaunarekila, honez-honean hitzartü zen. Honek arrabotüaren eta gibeleko harroinen egitea honartü züan ordünko 31.000 liberaren trüke. Bai bena, gibeleko harroinak ez beitziren seküla egin, eta balinba hortarako ere, arrabotü mürrüa tanpez erori zen 1976eko abentüaren 31an egin züan aize kürübillo gaitz baten ondoajez. Halere, Herriko Kontseilüak laster eta behar bezala arra-eraikirazi züan arrabotü. Pareten kontre jokatzen den eüskal pelotak Jeu de Paume delakotik hartü dü, XVII. mentetik aitzina jokü egite desbardinak asmatzez. Hala, Atharratzeko arrabotüan ikusten ahal dira errebote, joko garbi, atxiki handi, palantxa edo eskü hüskako partidak. Hauk bedatsean eta üdan dira üsüenik agitzen, bena Atharraztarrak izeneko pelota taldeko arizaleen trebatzeak urtean noiz-nahi jarraikitzen ahal dira… denbora alte den ber ! Atharratzeko arrabotüa, plaza laxoko pelotakagia bat da, 103 metra lüze eta 20 metra zabalekoa. Joküaren eremüa marra elibatek markatzen düe zolan eta arrabotü mürrüak berak. Frantziako pelota txapelgoen finalak markatzen dütüan Eüskal Kirolen Aste Nausi denboran partida handiak agitzen dira üsü Atharratzeko arrabotüan, agorrilaren 15aren altexean. Partidetako püntüak hanitxetan kantatürik dira, pelotakariak debrüan airean ari direlarik. So egileek hanitx preziatzen düe, berriz, jargiak itzalean izan ditean ! Atharratze-Sorholüzen ere pastoralak egin beitira, arrabotü hontan zen eman Atharratze Jauregia trajeria, 1997an… eta heben da agitüko ere 2016ko üdan emanen den Jean Pitrau pastorala. Arrabotüaren izariak : 103 metra lüze – 40 metra zabalenean – 20 metra jokü eremü Arrabotü mürrüak: 20 metra zabal, 11 metra...

Lire plus
Maidalenako sentora

Maidalenako sentora

Abantxü 800 metra gora plantatürik delarik, Maidalenako sentoratik bistak gainti orotara emaiten dü, Eüskal Herriko eta Biarnoko bortüaldetarik naba eta ordoki hanitxetara artino. Gaine hau kiristigoa zabaltü aitzineko sinesgüne bat zen, eta baselizaren aterbüan ezarri züen Kristo sortü ondoko II. menteko altare-harri bat. Balio handiko hondare hau Atharratzeko Turisma Etxean ikus ziniro orai. Alegia batek dioenez, 4 saintü heltü ziren egün batez Xiberoala, eta bazterrak hain zütüen eder ediren, non deliberatü züen heben egoitea… Hala, Santa Barba jarri zen Mendikota Galarraga altean, San Antoni Müskildi aldegainean, San Gregori Lanbara kartielean eta Maria Maidalena Arrañemendi tinian. Kiristigoaren gaintitik, oitoizgüne hau lehentze aipatzen da XV. mentean, bena sentora bera 1894an zen eraiki, geroztik behin beno haboro berritürik izan delarik. Sinesteak: ezkontü nahian ziren neskatilak sentorala horra ziren saintü “bekatütx” hontarik zerbait kausitzeko esperantxan. Hala, Maria Maidalenaren irüdiko begitartea hunkitzen züen larrantza eta begitarte ejer baten ükeiteko gogoz. Otoizgia hontara jentea jiten zen ere ekaitzaren, irurtziriaren eta harriaren eretzeko gaitzetarik saintüaren begirantxaren galtatzera, üztak eta kabaleak salbat egon litean *. Sentoraleak: Bazko aitzineko bigerren igantean eta Dona Maria Maidalena egünean, üztailaren 22an. Jakitekoak : Tiniala heltü beno lehen kausitzen den ordokitik gaineala artino, erromatarren denboran edo lehenago ere jenteak eraiki lür mailak badira . Gaine hau lehen-lehena da aeromodelisma edo parapenta egiteko, bai eta prefosta hoinez ebilteko ere ! Hebentik bista ezinago zabala eta ederra gozatzen da, ondoan dütügülarik üdan alatzera ekarten dütüen ardi, behi eta montürak. Orotako hoberena da tiniala heltü etxiñi gabe den ordoki hortan ebilgailüen üztea, hortik aitzina bidea franko hersi eta lerrakor beita. Zure botüra alagia batetan üztearekin, ahalaz gibel soegiteko miraila plegat ezazü, kabaleek ebilgailüen kontre hazkatzea maite beitüe ! * Saints, Sources et Sanctuaires du Pays Basque – Olivier de...

Lire plus
Ühaitz bazterrak

Ühaitz bazterrak

Atharratze-Sorholüze bürütik-bürü traukatzen düan Ühaintzandiaren bazterrak gozamen lekü dira herritarren bai igaraileentako, deskantzatzeko, paseiatzeko, kanpoan jateko eta üdako bero handier ezkapatzeko parada emaiten beitüe. Ühaitzandiari jüntatzen diren erreka eta errekilla andanak ageriala ekarten düe gure herri hontan hurak zer inportantzia handia üken düan eta düan orano ere. Eraikin elibat ere horren jakile dira: üharroila, zübüak, latsagia, ühaitzondoalako igarangia eta eskelerak, nola ere herri barnean ikus daitea ühaitzeko harrizko hur-arroilak. Ühaitz bazterrean plantatürik da ere petankagia. Ühaitz ondoko paseiagiatik, halaber, etxeen gibelalde ederrak eta beren barandak amiatzen ahal...

Lire plus
Altare-harria

Altare-harria

Madalenako sentoraren aldebarnean, Kristo sortü ondoko III. menteko altare-harri bat bada, Jinko ezezagün bati eskentürik dena. “Herauscorritsehe” hori litzate: “(H)errauts gorrixe” izeneko jinko bat, bena beste erranahirik ere balizate. Altare-harri hau, dena den, lüzaz baratü da Maidelena tinian, altare aitzineko mürrü batetan segürtatürik zelarik denbora batez. Berritze lan elibaten paradan, mürrü hartarik soltatü züen eta ordüan zen ikusi altare harri bat zela, gürtzeentako axpil eta ontziak zizelatürik ageri zirelarik. Altare-harri hortan izkiribatü dena da: FANO HERAUS CORRITSE HE.SACRM C. VAL. VAL RIANUS Jakintsünek argitü deiküe erranaldi hortan jakinarazirik zela C. Val. Valerianus izeneko jaun batek eraikin hau eskentü züala « Herauscorritsehe » delako Jinko pagano bati. Jinko honen izena ez da altare harri hortan baizik agertzen. Balinba, Pirinioen gainti Kristo sortü aitzinetik gürtzen ziren eta kartielkal desbardin ziratean Jinko horietarik bat zen. Jinko ezezagün baten erranahia  XIX. mentean egin zen izkiribü zaharren biltzeari eta ikertzeari esker, “Herauscorritsehe” misteriotsü horrez haboroxe jakin zen. Ikerzale güziak ber hitzeko ziren erraiteko hitz hori eüskaratik zela. Haatik, honen erranahiaz baziren ñabardürak. Mgr Saint-Pierre eüskalzale handiarentako “(H)errauts gorritxe” izeneko Jinkoa zen, bena Docteur Urrutibehetyren ustez, “Irutzi gorritxe” Jinkoa zen, harek “herauts” “eraitsi” bezala entelegatzen züalarik. HE hizkiak, haatik, latietatik jiten ahal lirateke, hots Hic erexit « heben eraiki da » erranaren llabürpena… Beste zonbaiten ustez, berriz, “Herauscorritse” izan zatea leheneko denboretako sineste zaharretako basajinko bat, Akerbeltza zen bezala. Akerbeltza emankortarzünaren “Jinko” bat ümen zen, kiristigoak debrükeria bezala salatü arte. Zer nahi den “Iruziri gorriaren” Jinko baten erranahia da jakintsünen artean hein batetan nausitü den ustea. Arren, “Herauscorritse” zatean irurtziri edo iñaziaren Jinko bat, Jupiter ezagünaren balde. Egia da, artzain mündü batetan, zelüetako indarren hontzapenaz segürtatzea konta zela… Valerianus nor ote zen Nor ote zen, berriz, “Herauscorritse” Jinkoari altare-harri horren eskentza egin zeion Valerianus misteriotsü hura ? Ikerzale zonbaitek lotüra bat ikusi düe Tarbako erakusgünean begiratürik den beste altare-harri baten izkiribüan agertzen den Caius Valerius Valerianus batekin. Hau, erromatar inperioaren denboran, Espainiako Hispania Baetica probintziako kontüen etxekizale bat zen. Haatik, jente batek beno haboro izaten ahal zen ber izen horren ekarle. Arren, Maidalenako altare harriaren eskentza egilearen kasüan, Guide des Pyrénées mystérieuses libürüa izkiribatü düan Bernard Duhourcau jakintsüaren arabera, eraikiarazlea izan zen heltübada Pirinioen gainti kurritü zen erromatar kargüdün handi bat, günean güneko basajinkoak gürtü...

Lire plus
Historia – Bastida

Historia – Bastida

 Mentez mentetako gertakariak Atharratze eta Sorholüze herriak 1859. urtean jüntatü ziren. Atharratze bastida gisako herri bat da, hots saihetsetan arküpeak dütüan plaza karratü batez eta hontara sartzen diren karrika hersi elibatez eginik dena. Bastida hau Xiberoko bizkonte Oier III.ak züan eraikiarazi 1299. urtean, Villeneuve-les-Tardets izenarekila. Sorholüze, aldiz, hanitxez ere lehenagotik bazen. Konpostelako Dona Jakoberako bideetarik bat izatez, Sorholüzen Erdi Aroaz geroztik bazen sentoralzaleer batzarri egiteko ospitale bat eta eliza erromaniko bat ; hau, haatik, errelijiione gerla denboretan errearazirik izan zen. Sorholüzen Erdi Aroa beno puzkaz lehenagotik ere bizizaleak bazirela markatzen düe ehorzgia elibatek eta gaztelü-hiri batek Xiberoko historiaz argibide habororen biltzeko orotako hoberena da IKERZALEAK alkartearen internet güneala joaitea. Atharratze-Sorholüze mentez-mente  Atharratzeko erredolaren irüdiak XVI. mentetik pürü ezagütürik dira. Sorholüze herriarekila jüntatzea 1859ko apirilaren 17an ofizialki egin zen. Tardets frantsesezko izena 1249an agertzen da paper ofizial batetan – “Tardedz” gisa markatürik haatik. Bastidaren eraikiaraztea, aldiz, 1299. urtean agitü zen, honi “Villeneuve les Tardets” izena eman zeioelarik. XI. mentetik, Xibero osoa Akizeko apezküperriaren barne zen. Xiberoaren historiaren parte da ere Biarnoarekila behin beno haborotan agitü güdükaldiak. Xiberoko bizkonteak beti nahi üken düe lürraldearen bürüjabegoa zaintü, bai Biarnoko Bizkonterriaren, bai Ingalaterrako erresumaren eretzeko. Esküpeko agitzeak beti behartürik izan dira. Haaatik, 1307an, Ingalaterrako erregearen menpeko jarteari üko egitez, Xiberoko bizkonte Oier III.ak Nafarroalat hatüak hontü zütüan. “Villeneuve les Tardets” bastida, hain xüxen, Oier III.ak züan eraikiarazi, 1299. urtean. Bastida hau solt izatekoa zen eta bere züzenbide bai güdaloste bereziak üken behar zütüan. Atharratze bai Maule, dena den, Jaunen jabegoapeko herri izatetik Erregearen jabegoapeko herri eginen ziren. Bastida hau eraikiarazi beno lehen, haatik, jaurerri bat bazen jadanik Atharratzen, jauregia bera segürrean plantatürik zela Gaztelü zahar izeneko muinoan. Lehen Jauna izan zen Atharratzeko Gillaume Arnaud, hau ezkontü zelarik 1245. urte altexean Ahatsako jaurreriko prima Arnaude anderearekin. 1365. urte altexean, Atharratzeko eta Lukuzeko ondotiar nausiak jüntatzen dira. Atharratze eta Ahatsako jaun Arnaud Sanche Lukuzeko baruerriko prima Saurine anderearekin ezkontzen da, primantza hau bildu züalarik bere ahizpa Jeanne hiltzeagatik. Atharratzeko jaurreriko primantzaz ondotik jiten zirenak, berriz, ezkontzez agitzen dira Urdiñarbeko Ahetze de Peyriède eta Zalgizeko jaurrerier lotürik. Lukuze, Atarratze, Ahatsa, Izura eta Landibarreko jaunak Nafarroako erresumaren alte jarriko ziren behin eta berriz. Lukuzen egoiten dira üsüenik, bena 1524. urtean hanko jauregian errearazten dü Albreteko Henrik II.k,...

Lire plus
Arküpeko plaza

Arküpeko plaza

Bastidaren erdi-erdiko plaza eder hau arküpeko üngüratürik da, horietarik zonbait XII. mentekoak liratekealarik. Bâtiments de France erakundearen lagüngoarekila plaza hontako etxeen boronteak margoz berritürik izan dira, lehenagoko koloretan. Karrikako etxeetako jabeek – salerosle, aberats edo bürgesak – etxe boronteak kolore biziz tintarazten zütüen. Kolore hauk, haatik, zaleago histen dira eta behar dira üsüxeago berritü. Kolore bizi horik haütatzez, dena den, etxe horietako jabeek beren aberastarzüna eta gizamaila gora agertü nahi züen ! Atharratzeko arküpeko plaza hortara sartzen da Basabürüko eta Biarnoko bortüaldetik eta Arbailla eta Petarraren gaintitik jitez. Mendiaren eta ühaitzaren artean tinkatürik, erdiko plaza hau hersiago da Arbailla eta Pettar...

Lire plus
Latsagia eta ihes egileen oritarria

Latsagia eta ihes egileen oritarria

Frantziaren gainti Espainialat bürüz eta hantik landa askapen indarretan sartzeko ihes egin züen Bigerren Mündü Gerlako güdükalarien ohorez, Herriko Etxeak oritarri bat eraikiarazi züan 2006an. Hau leheneko latsagia ondoan eraiki da. Latsagia hau ez da haboro baliatürik, bena bai entretenitürik, gogoan etxeki behar beita Alemanen oküpazione denboran emazteen bilgüne horietan jakinbeharrak emaiten zeitzela ihes egileak bortüen gainti igaranarazten zütüen...

Lire plus
Agosti XAHOren sortetxea

Agosti XAHOren sortetxea

Atharratzeko trinketari etxekara den etxea Agosti XAHO famatüaren sortetxea da. Egünko egünean zerratürik da, bena 2015. urtean plantatü den PREFOSTA alkarteak arrabiziarazi nahi dü kültüra agergüne eta jente bilgia gisa. Etxe horren borontean ageri den plaka batek oritarazten deikü hor berean sortü zela gizon ospetsü bat. Joseph Augustin Chaho edo Agosti Xaho, etxe hortan sortü zen, arren 1811ko ürrietaren 10ean eta Baionan zentü 1858ko ürrietaren 22an. Agosti Xaho sail hanitxetan aritzez famatürik egin zen: idazle, kasetalari, filologo eta politikalari izan zen. Eüskara eta frantsesa bazakitzan. Hanitxen ustez, abertzaletarzünaren aitzindari bat izan zen, bena bai eta laikotarzünaren eta Errepüblikaren süstazale kartsüa ere. Lan animala egin züan ere, kasik berbera aritzez, eüskararen eta eüskal kültüraren alte. * Agosti Xahoren büragertze handienetarik zonbait: Eüskal Herriaren bürüjabegoaren eta bategitearen alde agertzeko lehen-lehenetarik izan zen. Ariel izeneko egünkaria sortü züan, zoinetan izkiribatzen zen eüskaraz, frantsesez, gaskoinez edo biarnesez. Harek züan « Zazpiak bat » erranaldia asmatü. Eüskara eskolan erakatsirik izan ledin eta eüskal akademia baten plantan ezartea gomendatü züan. Mündorok bozkatzeko züzena ükeitearen alte goratik mintzatü zen, eskolatze laïkoa, dohainekoa eta beharrezkoa, konzientza askatarzüna, algarretaratzeko, karrikala eraisteko, bai eta prentsaren libertate osoa oihüstatü eta süstatü zütüan. Elizaren kontrekoa izatez, elizarauez kanpo ehortzirik izan zen. Haatik, sineste mota güzien alte agertü zen. Xahoren idazlanak Orotarikoak: Azti-begia, Agosti Chaho Basaburutarrak Ziberou herri maitiari Parisetik igorririk beste hanitchen aitzindari arguibidian goiz izarra, 1834 ; Paroles d’un voyant, 1834, Éditeur: Jean Curutchet, Bayonne, 1989, La Philosophie des Révélations, 1835 ; L’espagnolette de S. Louis, Agonie du Parti Révolutionnaire en France et Lettre à Jacques Laffite,1840 Histoire primitive des Euskariens-Basques: langue, poésie, mœurs et caractère de ce peuple; introduction à son histoire ancienne et moderne, J. Augustin Chaho, Charles Louis Belsunce (vicomte de), Jaymebon, 1840-1847 Philosophie des religions comparées, 1846. Kontakizün eta eleberriak: Voyage en Navarre pendant l’insurrection des Basques (1830 – 1835),1836an izkiribatürik ; Histoire des Basques depuis leur établissement dans les Pyrénées-Occidentales jusqu’à nos jours, 1847 ; Lelo ou la Navarre il y a 500 ans, 1848; Safer ou des houris espagnoles, 1854; Biarritz entre les Pyrénées et l’Océan. Itinéraire pittoresque, 1855; Paroles d’un bizkaien aux libéraux de la reine Christine; Aïtor. Légende cantabre et Azti-Begia; Eüskarari etxekara direnak: Études grammaticales sur la langue euskarienne, en 1836,...

Lire plus
Ebilaldi xendak

Ebilaldi xendak

ATHARRATZE-SORHOLÜZE… gainetarik ikusirik ! Ttoko-ttoko edo ürrats honez ebiltez… 5 ebilbide Atharratze-Sorholüze beste gisaz ikusteko. KALBARIOA Jesüsen oinazealdiaren bidetik … 35’ – llabür, bena güneka franko txüt Abiatzea, eliza gibeletik LAHEGI Herriaren aldegainetik, ühaitz bazterreala… 1:10 – Hein bat aisa Abiatzea, merkatü plazatik   ERRETZÜ Iraztorra maxelen gora 4:30 – Hein bat gaitz Abiatzea, arrabotü kantütik ‘Xiberoko xendak’ gidalibürüan: 18_Erretzue MAIDALENA Gainti orotora bista zabala 5:00 – Hein bat gaitz Abiatzea, hilerri ondotik ‘Xiberoko xendak’ gidalibürüan: 17_La_madeleine BELARJAKINZTA XENDA Ühaitz ondoko zümatzean 20’ – Aisa pür Abiatzea, Onizeko zübütik Gidalibürüa: Alos_camou Beste ebilbiderik internet güne hontan: http://www.soule-xiberoa.fr – randonnées en...

Lire plus
Atharratze-Sorholüzen zer ikus, zer egin…

Atharratze-Sorholüzen zer ikus, zer egin…

Erdiko plaza eta arküpeak Deskantsagia Ühaitz bazterrak Onizeko zübüa Bolakagia Agosti Xahoren sortetxea Maidalenako altare-harria, Turisma Bülegoan Ebilteko xendak (Maidalena, Erretzü, Lahegi, Kalbarioa) Eliza Maidalenako sentora Daguerre jauretxea Kirolgela...

Lire plus

louboutin schuhe christian louboutin louboutin schuhe louboutin schuhe outlet louboutin online louboutin deutschland louboutin damen schuhe louboutin pumps louboutin schuhe online louboutin schuhe outlet christian louboutin louboutin schuhe sale christian louboutin louboutin schoenen christian louboutin cheap louboutin uk louboutin shoes online louboutin schoenen christian louboutin christian louboutin sko louboutin schoenen