Alkarteak

A

A

Sentitzen dugu, baina sarrera hau %LANG-z:, : eta % bakarrik dago. For the sake of viewer convenience, the content is shown below in the alternative language. You may click the link to switch the active language. Depuis 2015, la commune de Tardets-Sorholus s’est engagée pour accueillir des familles de migrants fuyant des persécutions ou des conflits armés. Le 21 mars 2017, est arrivée la première famille Syrienne. Afin de répondre à l’élan de générosité des populations locales  une association a été créée: SOLIDARITE TARDETS L’association  «  Solidarité Tardets  » a pour objet de mobiliser de façon bénévole et désintéressée les ressources de toutes natures, humaines, financières, matérielles, techniques, relationnelles, professionnelles de ses membres et sympathisants, pour venir en aide aux personnes et familles qualifiées de « réfugiées » par suite de fait de guerre civile, extérieure, de génocide, ou de situations mettant en péril leur sécurité dans leur pays d’origine. Cette aide consistera principalement à aider ces personnes ou familles à bénéficier d’une existence décente sur le territoire de la Haute Soule, prioritairement en ce qui concerne leur logement, leur nourriture, leur santé, l’accès à l’enseignement et à l’apprentissage du français, ainsi que toute autre besoin pouvant s’y rattacher, en particulier en ce qui concerne leurs obligations administratives et professionnelles. Contact: solidaritetardets@gmail.com      DONS EN NUMERAIRE : Vous pouvez bénéficier d’une déduction d’impôts en faisant un don à l’association Bestearekin qui nous accompagne sur cet accueil, don ponctuel ou un virement permanent. Une somme même minime (5 ou 10 euro) peut nous aider !Merci de préciser que votre don concerne Tardets. Ainsi l’intégralité de la somme nous sera reversée.      NOS BESOINS  Matériel de jardinage : griffe, pioche, arrosoir … tout est à fournir  Assistance pour le jardin : mise en place du potager, partage des semences et plants, transmission de nos techniques de jardinage …  En nourriture : œufs, poulet, légumes sont les bienvenus Électro ménager : micro onde, télévision, lave vaisselle, bouilloire électrique   EMPLOI Possibilité de faire appel à leurs services par l’intermédiaire de Chèque Emploi Service Universel N’hésitez pas à nous contacter pour tous renseignements ou inscriptions à : solidaritetardets@gmail.com ou par téléphone au...

Lire plus
Xiberotarrak

Xiberotarrak

Mendialako lasterkari adiskide zonbaitek “LES ISARDS” izeneko taldea 1996ko azaroan sortü züen. Horien nahiküntea zen hoinez lasterkatzeala jente jinaraztea eta Xiberoan berean eta esküaldean plantatzen diren lasterkaldietan parte hartzea. Urte zonbaitez lo egonik, talde hau 2009an berriz abiarazi zen, kirol hortan aritzeko nahiant ontsatto agertü beitzen. 2009ko ürrietaren 10ean egin zen biltzar nausian, taldeak « Xiberotarrak » izena hartü züan. Taldearen legezko egongia da: Xiberotarrak Herriko Etxea 64560 Ligi-Aterei Mail : xiberotarrak@gmail.com Taldearen helbürüak: Xiberoan hoinez lasterkatzea hedatü Gazteak kirol honi trebatü Xiberoan lasterkaldi handi bat antolatü Kirol zelaietzaz kanpoko esküaldeko zoinlehentaka handienetan parte hartü, bai eta Mendi Lasterkaldietako Frantziako lehiakan ere Taldeak kausitzen dütüan emaitzetaz eta plantatzen dütüan gertakarietzaz internet güne baten bidez berri eman. Joanarazleak: Alkartebürü: ETCHEBEST Vincent Alkartebürü ordari : MALY Cédric Idazkari: AGUER Céline Idazkari ordari : SIMOVIS Cédric Diharüzain: MALY Jean Pierre Diharüzain ordari : DEL REGNO David Kideak : AULESTIARTE Agnes, DUPLAA Nicolas, ETCHART Elisabeth, MAS Olivier, PARDON André, PEILLEN Jean-Marc Argibideak oro internet güne hontan:...

Lire plus
Yoga – Shanti Samaya

Yoga – Shanti Samaya

Jente gehitüentako yoga eskolatzeak Yoga eskolatze hauk jente zonbaiti baizik ez dira hersatzen: haur esperantxetan diren emazteak, adineko jenteak, igitzeko nekeak dütüen jenteak. Atharratzen, astelehenez 19:15etan eta ostiraleez 09:30tarik 18:45etara Valérie Nabarra Tel : 06 78 09 16...

Lire plus
Art’Soule

Art’Soule

Art’Soule alkartearen helbürüak dira ederlanen sailetan gertakizün eta animazioneen antolatzea. 2010. urteaz geroz, larrazken hatsarretan, berrogeita hamar bat artistaren obrak agerrarazten dütü Atharratze-Sorholüzeko karrika eta bastimentü püblikoetan. Gisa horrez, artistek partzen dütüe ikusliar ederlanzaleak eta beren obren saltzeko parada badüe. Urtoroz ere, Art’Soule alkarteak, herriko eskola püblikoko etxekoen batarzünarekila batean, graner hüste bat plantatzen dü. Harremenentako: Jean-Roland Michaut (Alkartebürüa) – mail:...

Lire plus
Zibero Sports

Zibero Sports

Atharratzeko Zibero Sport eskübalu talde bat da, ttipienetarik handienetara kirol hortara lehiatü nahi direnak hartzen dütüanak. Alkartebürü: Beñat BIDART Harremanentako: ETCHEBEHERE Marie-Hélène: 05 59 28 55 05 / 06 10 55 14 04 1901eko legaren araberako alkarte hau pelota eskü-hüskarentako plantatü zen hatsarrez, 1926. urtean. Ondotik jin ziren joko garbi eta errebote joküan arizaleak. Alkarteko lehen bürüzagia Atharratzeko saleroskari bat zen Grison jauna izan zen. 1953an, haatik, Frantzia iparraldetik jinik zen M.Deknuyt errejentak abiarazirik, alkartekoek eskübalualat üngüratzea deliberatü züen. Atharratzeko eskolan ziren, arren, eskübaluan lehentze aritzeak agitü. Hortik aski fite, lehen ekipa bat lehiatü zen UFOLEP (Union Française des Œuvres Laïques d’Éducation Physique) batarzünak antolatzen züan zoinlehentakan. Eskübalu kirola abiatü zen lehen urte haietako alkartebürüa Udole jauna zen, segida hartüko zirelarik Lestar jaunak eta Baptiste Cinqualbres-ek. Zibero Sports ordüan zen Departamentüko txapelgoan lehiatzen hasiko. Behar zen sosa, jenteen eskütik, Herriko Etxearen lagüngoa batetarik, bai eta agorrilan arrabotüan agitzen zen jei baten plantatzetik biltzen zen. 1962an, Despla jauna zen alkartebürü haütatürik izan eta karrgü hortan baratüko zen 1971eko martxoaren 3an hil zen artino. 1971ko setemerez, Jean Tillous egin zen alkartebürü, 1973an kargüa ützi züan arte. Urte hortako arramaiatzaren 3an, Jean ‘John’ Uthurry izentatü züen alkarteko bürüzagi eta 1984. urteala artino kargüan egon zen. Ondotik, Jean-Pierre Arbouet izan zen urte batez bürüzagi, Mazquiaran jaunak segida hartü züalarik, 1986ala artino. Honek, haatik, jokülari, trebazale eta alkartebürü batetan izatea ezin joanaraziz, John Uthurry bürüzagigoala arrajin zen eta hor baratü 1994ala artino. Gero, Henry Etchandyren aldi izan zen, 1998. urteala artino, Pierre Erreçaret izan züalarik lagüntzale 1998a eta 2008a artino. Pierre Erreçaretek alkartebürü kargüa berak joanarazi züan ondotik 2014. urteala artino. Ordütik Beñat Bidart da Zibero Sports-eko alkartebürüa. Arren, mente erdi bat beno haboro bada orai Zibero Sports kirol alkarteak Xibero osoko gazte hanitx eskübaluan aritzera aküilatzen dütüala. Bide lüze hortan, kausitze ederrik bildü dü, bai Departamentü, bai Esküalde txapelgoetan. Hirugerren milurteko hontan, betiko ber xedeari etxekara da: Xiberoko gazteriaren süstazale...

Lire plus
Leheneko Gaztiak

Leheneko Gaztiak

Atharratze-Sorholüze eta üngürüko herrietako adineko jenteen alkartea. 1975. urtean sortü zen, 1901eko legearen peko alkarte gisa. Alkartebürüa: Pierre ARAN: 05.59.28.53.66. Jüntak bi astetarik behin egiten dira, Herriko Etxearen jabetzapeko bilgia batetan, setemer erdixetik arramaiatz ürrentzeala. Inganioak: kartaka, joste eta margo egiten aritzea, bidaje, apairü eta askari...

Lire plus
Familles rurales

Familles rurales

Familles Rurales alkarteak egiten düana da: 4 eta 13 urteko haurrer aizinarteak eskentzea, eskola denboretako asteazkenez arrestiriez, bai eta 12 urtez goitikoer üztailan eta agorrilan. Jente gehitüentako ebilaldiak, üdan. l Jente gehitüentako elür sareekilako elkaldiak plantazea, negüan. Bakantzetaz kanpo, gimnastika arialdiak eskentzea, jente gehitü eta adinekoentako. Bakantzetaz kanpo, Country dantza eskolatzeak plantatzea, haur eta gehitüentako. Jente gehitüentako akuarela ikasgiak noiztenka antolatzea. Etxekoen eretzeko: haurren eraikitze edo hezkuntzaz jakitün batekila hiltzaldi-eztabadak plantatzea. Osagarriaren sailean: aitzineürrien hartzeko eta jakin behar direnak jakinarazteko, jakitün batekila hitzaldi-eztabadak plantatzea. Harremanentako: Maddy Halçaren : +33...

Lire plus
Basabürüko Ihauteriak

Basabürüko Ihauteriak

Basabürüko ihauteriak 1992. urteaz geroz egiten dira, barantaila ürrentzean edo martxo hatsarrean. Alkarte antolazalearen bürü: Pauline Chuburu eta Claire Solanille Atharratzeko ihauteak lehenago ere balin baziren, alkarteen arteko gogogozkatze baten ondotik, BASABÜRÜKO IHAUTERIAK bezala arraplantatü ziren. Hori izan zen nahikünte bat, zeren eta Atharratzeko ihauteak, urte jin-urte joan, haurrentako jei bat bera egin beitziren, zoinetan jente gehitüek ez züen hainbat parte hartzen. Mündorok parte hartzeko gogoa üken lezan, jenteari behar zeion bere leküaren edireiteko parada eskentü. Ihaute horier, arren, marka berezi bat behar zen eman, Xiberoko kültüra ütürrietan edatera arrajitez. Hala, mitologia eta eüskal kültüra sailek (kantoreek, dantzek, ipuin eta alegiek) ihauterien biziberritzeko pastarik eman düe. Halaber, hogei bat alkarteren (kültüra, kirol, adineko jente talde, besta batzorde…) eta Atharratzeko kantonamentü ohiko 16 herrien parte hartze handiak düe Basabürüko Ihauterien fama eta arrakasta segürtatü. Antolazale taldearen gogozkatze eta obratzeek (panpiña egite, müsika eta dantza sorkuntza) ere prefosta bizitarzün handi bat ekarri deioe hitzordü honi eta gisa horrez arrakasta ederra biltzen dü urte batetik besteala. Eüskal Herriko probintzia bakoitxak badütü bere ihauteriak, han-horko berezitarzünen agerrarazle direnak. Xiberoko ihauteak, argiki erraiteko, aspaldiko errito eta joküetan bermatzen diren maskaradak dira. Xiberotar hanitxentako maskaradak dira Xiberoko ihaute bereziak. Hortzaz ohartürik da Basabürüko Ihauterien plantazale taldea. Hargatik, Basabürüko Ihauteriak plantatzez, helbürüa da jente desbardinen biltzea eta jentarte osoari algarrekila libertitzeko paradaren...

Lire plus
Azia

Azia

Alkarte hau gazte elibatek 1998an sortü züen Xiberoko gazteen beharrüner ihardesteko. Xiberoko gazteak kartielean eta kartielarentako ari ditean xedetzat dü. Helbürüak dira, arren: Gazteen arteko, bai eta jentarte, ekonomia eta kültüra saileko arizaleekila harremanen süstatzea, kartielean berean nahiz eremü zabalagoetan, Gazteen trebapenaren eta argibide biltzearen ahalbidetzea, Gazteer ahalen emaitea beren jentarte eta lanbide bizian gogoz eta nahiküntez arizale izateko, bai eta lürralde hontan berean bizitzez eta lan egitez ikasiak obratzen ahal dütüela ohartaraztea ere. 2010eko setemeraz geroz, alkarteak Point Information Jeunesse Soule honespena badü. AZIAk honenbeste egintzetan parte hartzen dü: CLEJ (gazteentako güneko sos geiñatze alkartea), PIJ (gazteriarentako argibide emangia); CVak eta motibapen gütünen egiteko ikasgiak, Xafari (lürraldeaz ikerka egite), entrepresen ezagützaldiak, gazteen egitasmüer lagüngoa emaiteak… Aziaren bülegoak asteartetik ostiraleala zabalik dira, 09:00etarik 12:30etara eta 14:00etarik 18:00etara, eta neskenegünez 09:00etarik 12:00etara. Helbidea: Zerbütxügünea – 64470 Atharratze Tel.: 05 59 28 67 62 Fax: 05 59 28 67 68 E mail: asso.azia@wanadoo.fr Bloga:...

Lire plus
Atharraztarrak

Atharraztarrak

Atharraztarrak alkartea 1954. urtean sortü zen, hatsarre hartan gazteak joko garbi pelota sailean ariarazteko. Egünko egünean, haatik, Atharraztarrak taldean diren gazteak honenbeste pelota sailetan lehiatzen dira (xare, errebote, paleta goma eta joko garbi). Hatsarretik orai artino: Laurent Hastoy alkarteko lehen bürüzagiarekin eta haren üngürüan ziren beste pelotazale trebatü elibaten zotüküz (Frantxoa, Léon, Jean-Jean, Pierrot, Beñat), pelota taldea ekintü zen, lehen titülüak 1960. urteen hatsarretik biltzez eta gehitüen joko garbi txapeldün agitzez 1963an. Errebote sailean ere gaüzak ederki joan ziren, gehitüen txapeldün izatez 1975an. Joritarzün urte horien ondotik, apalaldi bat bizitü zen 1995. urteala artino, noiz eta errebote eta joko garbi ekipa zonbaitek garaipen handiak kausitü zütüen. Egünko egünean, 80 lizentziadün bada alkartean. 2010eko üztaila-agorrilan, Eüskal Herriko Ligako finalako bi egünaldi Atharratzen jokarazteko ohorea egin zeion. Alkartebürü: Jeannot SOLANILLE Harremanentako: Jeannot SOLANILLE: 06 76 99 37 45 Mme PRIBAT Monique 64470 ALOS SIBAS...

Lire plus
Atharratze Jauregia

Atharratze Jauregia

1997an eman zen pastoralaren plantatzeko sortürik, alkarteak lanean aitzina jarraiki dü eta gazteak Xiberoko dantza-jauzietara eskolatzen dütü. Hala, 5 eta 25 urteren arteko hogeita hamar bat haur eta gazte neskenegün oroz biltzen dira (eskoletako bakantza denboretzaz kanpo) dantza-jauzi horietara trebatzeko. Dantzari horiek gero Atharratze-Sorholüzen berean edo herritik kanpo egiten dütüe agerraldiak. Alkartea, arren, dener zabalik da, motiko ala neskatila ! Xehetarzünentako: Hélène Garicoix: 06 76 27 25...

Lire plus
A.D.A.M.S. : Académie Des Arts Martiaux Souletins

A.D.A.M.S. : Académie Des Arts Martiaux Souletins

A.D.A.M.S. alkartearen helbürüak dira arte martzialen eta borroka kirolen ezagütaraztea eta zabaltzea. Harremanentako: A.D.A.M.S. ‘Eki Eder’ egoitza, 6. bizigia, 64130 Maule-Lextarre Tel.: 05 59 28 56 61 Mail: artsmartiauxsouletins@gmail.com...

Lire plus

louboutin schuhe christian louboutin louboutin schuhe louboutin schuhe outlet louboutin online louboutin deutschland louboutin damen schuhe louboutin pumps louboutin schuhe online louboutin schuhe outlet christian louboutin louboutin schuhe sale christian louboutin louboutin schoenen christian louboutin cheap louboutin uk louboutin shoes online louboutin schoenen christian louboutin christian louboutin sko louboutin schoenen