Notice: Undefined index: rcommentid in /home/tardetscnx/www/wp-content/plugins/wp-recaptcha/recaptcha.php on line 348

Notice: Undefined index: rchash in /home/tardetscnx/www/wp-content/plugins/wp-recaptcha/recaptcha.php on line 349
Altare-harria

Altare-harria

Madalenako sentoraren aldebarnean, Kristo sortü ondoko III. menteko altare-harri bat bada, Jinko ezezagün bati eskentürik dena. “Herauscorritsehe” hori litzate: “(H)errauts gorrixe” izeneko jinko bat, bena beste erranahirik ere balizate. Altare-harri hau, dena den, lüzaz baratü da Maidelena tinian, altare aitzineko mürrü batetan segürtatürik zelarik denbora batez. Berritze lan elibaten paradan, mürrü hartarik soltatü züen eta ordüan zen ikusi altare harri bat zela, gürtzeentako axpil eta ontziak zizelatürik ageri zirelarik. Altare-harri hortan izkiribatü dena da:

FANO

HERAUS

CORRITSE

HE.SACRM

C. VAL. VAL

RIANUS

Jakintsünek argitü deiküe erranaldi hortan jakinarazirik zela C. Val. Valerianus izeneko jaun batek eraikin hau eskentü züala « Herauscorritsehe » delako Jinko pagano bati. Jinko honen izena ez da altare harri hortan baizik agertzen. Balinba, Pirinioen gainti Kristo sortü aitzinetik gürtzen ziren eta kartielkal desbardin ziratean Jinko horietarik bat zen.

Jinko ezezagün baten erranahia 

XIX. mentean egin zen izkiribü zaharren biltzeari eta ikertzeari esker, “Herauscorritsehe” misteriotsü horrez haboroxe jakin zen. Ikerzale güziak ber hitzeko ziren erraiteko hitz hori eüskaratik zela. Haatik, honen erranahiaz baziren ñabardürak. Mgr Saint-Pierre eüskalzale handiarentako “(H)errauts gorritxe” izeneko Jinkoa zen, bena Docteur Urrutibehetyren ustez, “Irutzi gorritxe” Jinkoa zen, harek “herauts” “eraitsi” bezala entelegatzen züalarik. HE hizkiak, haatik, latietatik jiten ahal lirateke, hots Hic erexit « heben eraiki da » erranaren llabürpena…

Beste zonbaiten ustez, berriz, “Herauscorritse” izan zatea leheneko denboretako sineste zaharretako basajinko bat, Akerbeltza zen bezala. Akerbeltza emankortarzünaren “Jinko” bat ümen zen, kiristigoak debrükeria bezala salatü arte.

Zer nahi den “Iruziri gorriaren” Jinko baten erranahia da jakintsünen artean hein batetan nausitü den ustea. Arren, “Herauscorritse” zatean irurtziri edo iñaziaren Jinko bat, Jupiter ezagünaren balde. Egia da, artzain mündü batetan, zelüetako indarren hontzapenaz segürtatzea konta zela…

Valerianus nor ote zen

Nor ote zen, berriz, “Herauscorritse” Jinkoari altare-harri horren eskentza egin zeion Valerianus misteriotsü hura ? Ikerzale zonbaitek lotüra bat ikusi düe Tarbako erakusgünean begiratürik den beste altare-harri baten izkiribüan agertzen den Caius Valerius Valerianus batekin. Hau, erromatar inperioaren denboran, Espainiako Hispania Baetica probintziako kontüen etxekizale bat zen. Haatik, jente batek beno haboro izaten ahal zen ber izen horren ekarle.

Arren, Maidalenako altare harriaren eskentza egilearen kasüan, Guide des Pyrénées mystérieuses libürüa izkiribatü düan Bernard Duhourcau jakintsüaren arabera, eraikiarazlea izan zen heltübada Pirinioen gainti kurritü zen erromatar kargüdün handi bat, günean güneko basajinkoak gürtü nahi üken zütüana.

Segür dena

Maidalenako sentoraren lehen eraikitzea aspaldikoa da, bena XI. mentetik honaratekoa halere, ordüan beitzen Maria Maidalenaren ospea hedatü, Vézelaytik abiatzez. Arrañemendi tini hortan, haatik, bazatean lehenago erromatar tenplo bat.

“Herauscorritsehe” altare-harriaren kopia bat da Maidalenako sentoran baratü. Egiazko harria Atharratzeko Turisma Etxearen bigerren salaurüan plantatü den Euskal Mitologia ikusgünean etxekirik da.

Turisma Bülegoaren telefona zonbakia: 05 59 28 51 28

louboutin schuhe christian louboutin louboutin schuhe louboutin schuhe outlet louboutin online louboutin deutschland louboutin damen schuhe louboutin pumps louboutin schuhe online louboutin schuhe outlet christian louboutin louboutin schuhe sale christian louboutin louboutin schoenen christian louboutin cheap louboutin uk louboutin shoes online louboutin schoenen christian louboutin christian louboutin sko louboutin schoenen