Notice: Undefined index: rcommentid in /home/tardetscnx/www/wp-content/plugins/wp-recaptcha/recaptcha.php on line 348

Notice: Undefined index: rchash in /home/tardetscnx/www/wp-content/plugins/wp-recaptcha/recaptcha.php on line 349
Basabürüko Ihauteriak

Basabürüko Ihauteriak

Basabürüko ihauteriak 1992. urteaz geroz egiten dira, barantaila ürrentzean edo martxo hatsarrean.

Alkarte antolazalearen bürü: Pauline Chuburu eta Claire Solanille

Atharratzeko ihauteak lehenago ere balin baziren, alkarteen arteko gogogozkatze baten ondotik, BASABÜRÜKO IHAUTERIAK bezala arraplantatü ziren.

Hori izan zen nahikünte bat, zeren eta Atharratzeko ihauteak, urte jin-urte joan, haurrentako jei bat bera egin beitziren, zoinetan jente gehitüek ez züen hainbat parte hartzen. Mündorok parte hartzeko gogoa üken lezan, jenteari behar zeion bere leküaren edireiteko parada eskentü.

Ihaute horier, arren, marka berezi bat behar zen eman, Xiberoko kültüra ütürrietan edatera arrajitez. Hala, mitologia eta eüskal kültüra sailek (kantoreek, dantzek, ipuin eta alegiek) ihauterien biziberritzeko pastarik eman düe. Halaber, hogei bat alkarteren (kültüra, kirol, adineko jente talde, besta batzorde…) eta Atharratzeko kantonamentü ohiko 16 herrien parte hartze handiak düe Basabürüko Ihauterien fama eta arrakasta segürtatü.

Antolazale taldearen gogozkatze eta obratzeek (panpiña egite, müsika eta dantza sorkuntza) ere prefosta bizitarzün handi bat ekarri deioe hitzordü honi eta gisa horrez arrakasta ederra biltzen dü urte batetik besteala.

Eüskal Herriko probintzia bakoitxak badütü bere ihauteriak, han-horko berezitarzünen agerrarazle direnak.

Xiberoko ihauteak, argiki erraiteko, aspaldiko errito eta joküetan bermatzen diren maskaradak dira. Xiberotar hanitxentako maskaradak dira Xiberoko ihaute bereziak. Hortzaz ohartürik da Basabürüko Ihauterien plantazale taldea.

Hargatik, Basabürüko Ihauteriak plantatzez, helbürüa da jente desbardinen biltzea eta jentarte osoari algarrekila libertitzeko paradaren eskentzea.

louboutin schuhe christian louboutin louboutin schuhe louboutin schuhe outlet louboutin online louboutin deutschland louboutin damen schuhe louboutin pumps louboutin schuhe online louboutin schuhe outlet christian louboutin louboutin schuhe sale christian louboutin louboutin schoenen christian louboutin cheap louboutin uk louboutin shoes online louboutin schoenen christian louboutin christian louboutin sko louboutin schoenen