Notice: Undefined index: rcommentid in /home/tardetscnx/www/wp-content/plugins/wp-recaptcha/recaptcha.php on line 348

Notice: Undefined index: rchash in /home/tardetscnx/www/wp-content/plugins/wp-recaptcha/recaptcha.php on line 349
Maidalenako sentora

Maidalenako sentora

Abantxü 800 metra gora plantatürik delarik, Maidalenako sentoratik bistak gainti orotara emaiten dü, Eüskal Herriko eta Biarnoko bortüaldetarik naba eta ordoki hanitxetara artino. Gaine hau kiristigoa zabaltü aitzineko sinesgüne bat zen, eta baselizaren aterbüan ezarri züen Kristo sortü ondoko II. menteko altare-harri bat. Balio handiko hondare hau Atharratzeko Turisma Etxean ikus ziniro orai.

Alegia batek dioenez, 4 saintü heltü ziren egün batez Xiberoala, eta bazterrak hain zütüen eder ediren, non deliberatü züen heben egoitea… Hala, Santa Barba jarri zen Mendikota Galarraga altean, San Antoni Müskildi aldegainean, San Gregori Lanbara kartielean eta Maria Maidalena Arrañemendi tinian. Kiristigoaren gaintitik, oitoizgüne hau lehentze aipatzen da XV. mentean, bena sentora bera 1894an zen eraiki, geroztik behin beno haboro berritürik izan delarik.

Sinesteak: ezkontü nahian ziren neskatilak sentorala horra ziren saintü “bekatütx” hontarik zerbait kausitzeko esperantxan. Hala, Maria Maidalenaren irüdiko begitartea hunkitzen züen larrantza eta begitarte ejer baten ükeiteko gogoz. Otoizgia hontara jentea jiten zen ere ekaitzaren, irurtziriaren eta harriaren eretzeko gaitzetarik saintüaren begirantxaren galtatzera, üztak eta kabaleak salbat egon litean *.

Sentoraleak: Bazko aitzineko bigerren igantean eta Dona Maria Maidalena egünean, üztailaren 22an.

Jakitekoak :

Tiniala heltü beno lehen kausitzen den ordokitik gaineala artino, erromatarren denboran edo lehenago ere jenteak eraiki lür mailak badira .

Gaine hau lehen-lehena da aeromodelisma edo parapenta egiteko, bai eta prefosta hoinez ebilteko ere !

Hebentik bista ezinago zabala eta ederra gozatzen da, ondoan dütügülarik üdan alatzera ekarten dütüen ardi, behi eta montürak.

Orotako hoberena da tiniala heltü etxiñi gabe den ordoki hortan ebilgailüen üztea, hortik aitzina bidea franko hersi eta lerrakor beita.

Zure botüra alagia batetan üztearekin, ahalaz gibel soegiteko miraila plegat ezazü, kabaleek ebilgailüen kontre hazkatzea maite beitüe !

* Saints, Sources et Sanctuaires du Pays Basque – Olivier de Marliave

louboutin schuhe christian louboutin louboutin schuhe louboutin schuhe outlet louboutin online louboutin deutschland louboutin damen schuhe louboutin pumps louboutin schuhe online louboutin schuhe outlet christian louboutin louboutin schuhe sale christian louboutin louboutin schoenen christian louboutin cheap louboutin uk louboutin shoes online louboutin schoenen christian louboutin christian louboutin sko louboutin schoenen