Notice: Undefined index: rcommentid in /home/tardetscnx/www/wp-content/plugins/wp-recaptcha/recaptcha.php on line 348

Notice: Undefined index: rchash in /home/tardetscnx/www/wp-content/plugins/wp-recaptcha/recaptcha.php on line 349
Ondarkinen küdeantza

Ondarkinen küdeantza

LÜRBELZTATZEA

Aisa egiten ahal den eta natürela den zerbait.
Lürbelztatzea da natürelki agitzen den zerbait, ondarkin organikoak (etxondarkinak, baratzekoak…) zohitzearekila hongarri sano bat egiten delarik: lürbeltza.

Zentako nihaurk ene etxen lürbeltza egin niro ?
Ene sükaltadelü ondarkinetarik edo ene baratzeko ützikinetarik hongarri sano bat nihaurk egiten ahal beitüket !
Ekoizten dütüdan ondarkinen heina gütitzeko eta tratatze kostüen apaltzeko.

Lürbeltz horrekin zer egiten ahal düt ?
Barneko lantareen lürrarekila botitü.
Baratzeko edo okolüko zühainondoen üngürüan ezarri.
Baratzeko lürrustelarekin nahasi.

Zer ahal da lürbelzatzen ?
Etxeko sükaltadelü edo kozina ondarrak: baratzeko edo früta axalak, gastatürik edo makatürik diren baratzeki eta frütak, jateko ondarrak, arrautze küsküak, kafe ondarkina, paperezko bukanasak, paperezko txükatzekoak, egür hautsak, egür zahia…
Baratzeko ützikinak: baratzeki eta osto eihartüak, belar ebakinak, zühain ostoak, zerrailü ebakin apürrak, lili tximaltüak, igaranik diren lantareak…

Lürbeltza nola egin ?
Bi manera badirade:
Ateak egitez: betidanik egin den maneran, egünko egünean ere orano hola egiten delarik.
Lürbelzgailü batetan: honek badütü abantaila zonbait, hala nola xahüago egitea, lekü gütiagoren hartzea, etxenko kabale eta basa-ihizeetarik begiratzea…

Etxenko lürbelzgailü bat bildü nahi zünüke ?
Xiberoa-Herri Alkargoak etxenko lürbelzgailüak Xiberoan bizi direnen esküko ezarten dütü, 10 €ko berme xeka baten trüke.
Lürbelzgailü horietarik bat bildü nahi badüzü, galtoa egin ezazü Herriko Etxean, Maule-Lextarre eta Atharratze-Sorholüzeko Zerbütxügünetan edo helbide elektroniko honen bidez: environnement@soule-xiberoa.fr

ONDARKIN BEREIXGIAK

Ondarkin bereixgiak pentsatürik dira ondarkin larri edo lekü harzaleentako, bai eta lanjeros edo puzudünentako. Güne hauk zerratürik eta begiratürik dira.
Horietara ekarten diren ondarkinak edükinontzi handi elibatetan sailkatürik dira, eta berziklatze edo arrabaliatze tratabideetara igorririk.
Xiberoan bi ondarki bereixgia dütügü, Herri Alkargoaren ardürapean direnak:
– Maule-Lextarren, René Elissabide lankia günean
– Atharratze-Sorholüzen, Lombardi lankia günean

Ondarkin bereixgien baliatzeko baldintzak
Jente soilentako: ondarkinen ekartea dohainik da. Ekarten direnak behar diren edükinontzietan ezartekoak dira, ondarkintegiko langilearen aholküer jarraikiz.
Ofiziokoentako: ondarkinen ekartea pakarazten da, ondarkin desbardinen arabera (ikus « ofiziokoentako arau bereziak ».

Honartürik diren ondarkinak:

  • belarzühaindiak: zerrailü mozkinak, adar eta abarrak, belar ebakinak
  • kartuak: kartu handiak, paperak
  • zurak: taulak, mübleak, zurezko pausagiak
  • eraikinondarrak: lürremendioak, lür ateak, adrilloak, harlosak, ziment eta pitseak
  • bürdüinajeak: bi errotetakoak, botüra bürdüineriak, etxetresna zaharrak
  • bitrekiak: botillak, berinazko ontziak
  • ebilgailü olioak: motürretako olio zaharrak
  • janari olioak: frijidüra olioak, urinak
  • orotarik: ohezür eta matalazak, leiho ezürrak, plastika axalak, polistirenak
  • oihalki eta hoinetakoa: arropak, oskiak
  • pila et bateriak: pila eta bateria süerte desbardinak
  • DMS ondarkinak: kardinkiak (azidoak), gezalak (baseak), hidrokarburoak eta
  • horietarik jiten direnak, hurtarazleak, tintakiak, bernizak, eratxekailüak (kolak),
  • lantare artatzekoak, palpa puzuak, sarakinak (belar gaixtoen bekantzekoak) neon argiodiak

    Honartürik ez diren ondarkinak:

  • etxondarkinak
  • lehergarriak
  • erradioaktibitatedünak
  • amiantadünak: fibrozimentezko xafla eta odiak, desflokatze ondarkinak

    Basabürüko ondarkin bereixgia

    Ondarkin bereixgia 2009ko urtarilaz geroz ebilten da.
    Urte osoan zabalik da, 4 egünez:
    Astelehenean eta ostiralean, 09:00etarik 11:30etara
    Asteazkenez eta neskenegünez, 10:00etarik 12:00etara eta 14:00etarik 18:00etara
    Besta egünetzaz zerratürik.

    Karrikart aüzünea
    Lombardi segagia ohia
    64470 ATHARRATZE-SORHOLÜZE
    Tel.: 06 45 90 57 44
    Ardüradün: Patxi CAPOT

    Ondarkin saileko ardüradün nausi:
    Michel IRATCABAL
    Xiberoa-Herri Alkargoa
    Rue des frères Barrenne karrika 11– BP 66
    64130 MAULE-LEXTARRE
    Tel.: 05 59 28 41 80
    Fax: 05 59 28 18 48

louboutin schuhe christian louboutin louboutin schuhe louboutin schuhe outlet louboutin online louboutin deutschland louboutin damen schuhe louboutin pumps louboutin schuhe online louboutin schuhe outlet christian louboutin louboutin schuhe sale christian louboutin louboutin schoenen christian louboutin cheap louboutin uk louboutin shoes online louboutin schoenen christian louboutin christian louboutin sko louboutin schoenen