Notice: Undefined index: rcommentid in /home/tardetscnx/www/wp-content/plugins/wp-recaptcha/recaptcha.php on line 348

Notice: Undefined index: rchash in /home/tardetscnx/www/wp-content/plugins/wp-recaptcha/recaptcha.php on line 349
Historia – Bastida

Historia – Bastida

 Mentez mentetako gertakariak

Atharratze eta Sorholüze herriak 1859. urtean jüntatü ziren. Atharratze bastida gisako herri bat da, hots saihetsetan arküpeak dütüan plaza karratü batez eta hontara sartzen diren karrika hersi elibatez eginik dena.

Bastida hau Xiberoko bizkonte Oier III.ak züan eraikiarazi 1299. urtean, Villeneuve-les-Tardets izenarekila. Sorholüze, aldiz, hanitxez ere lehenagotik bazen. Konpostelako Dona Jakoberako bideetarik bat izatez, Sorholüzen Erdi Aroaz geroztik bazen sentoralzaleer batzarri egiteko ospitale bat eta eliza erromaniko bat ; hau, haatik, errelijiione gerla denboretan errearazirik izan zen.

Sorholüzen Erdi Aroa beno puzkaz lehenagotik ere bizizaleak bazirela markatzen düe ehorzgia elibatek eta gaztelü-hiri batek

Xiberoko historiaz argibide habororen biltzeko orotako hoberena da IKERZALEAK alkartearen internet güneala joaitea.

Atharratze-Sorholüze mentez-mente 

Atharratzeko erredolaren irüdiak XVI. mentetik pürü ezagütürik dira. Sorholüze herriarekila jüntatzea 1859ko apirilaren 17an ofizialki egin zen.

Tardets frantsesezko izena 1249an agertzen da paper ofizial batetan – “Tardedz” gisa markatürik haatik. Bastidaren eraikiaraztea, aldiz, 1299. urtean agitü zen, honi “Villeneuve les Tardets” izena eman zeioelarik.

XI. mentetik, Xibero osoa Akizeko apezküperriaren barne zen. Xiberoaren historiaren parte da ere Biarnoarekila behin beno haborotan agitü güdükaldiak. Xiberoko bizkonteak beti nahi üken düe lürraldearen bürüjabegoa zaintü, bai Biarnoko Bizkonterriaren, bai Ingalaterrako erresumaren eretzeko. Esküpeko agitzeak beti behartürik izan dira. Haaatik, 1307an, Ingalaterrako erregearen menpeko jarteari üko egitez, Xiberoko bizkonte Oier III.ak Nafarroalat hatüak hontü zütüan.

“Villeneuve les Tardets” bastida, hain xüxen, Oier III.ak züan eraikiarazi, 1299. urtean. Bastida hau solt izatekoa zen eta bere züzenbide bai güdaloste bereziak üken behar zütüan. Atharratze bai Maule, dena den, Jaunen jabegoapeko herri izatetik Erregearen jabegoapeko herri eginen ziren. Bastida hau eraikiarazi beno lehen, haatik, jaurerri bat bazen jadanik Atharratzen, jauregia bera segürrean plantatürik zela Gaztelü zahar izeneko muinoan. Lehen Jauna izan zen Atharratzeko Gillaume Arnaud, hau ezkontü zelarik 1245. urte altexean Ahatsako jaurreriko prima Arnaude anderearekin.

1365. urte altexean, Atharratzeko eta Lukuzeko ondotiar nausiak jüntatzen dira. Atharratze eta Ahatsako jaun Arnaud Sanche Lukuzeko baruerriko prima Saurine anderearekin ezkontzen da, primantza hau bildu züalarik bere ahizpa Jeanne hiltzeagatik. Atharratzeko jaurreriko primantzaz ondotik jiten zirenak, berriz, ezkontzez agitzen dira Urdiñarbeko Ahetze de Peyriède eta Zalgizeko jaurrerier lotürik.

Lukuze, Atarratze, Ahatsa, Izura eta Landibarreko jaunak Nafarroako erresumaren alte jarriko ziren behin eta berriz. Lukuzen egoiten dira üsüenik, bena 1524. urtean hanko jauregian errearazten dü Albreteko Henrik II.k, hau zelarik Nafarroako züzenezko errege Lukuzeko Jean IV.a Nafarroa bildü züan Karlos V.aren alte jarri ondoan. Lukuzerik ezkapirik, arren, Jean IV.a Atharratzeko Gaztelü zaharrean plantatü zen, 1559. urtean han hil zelarik. Haren seme Lukuzeko Karlos 1535an sortü zen eta honek züan Atharratzeko Gaztelü gain jauregi berria eraikiarazi. Honen eremüak ühaitzaren bazterreala heltzen ziren.

1567an, Lukuzeko Karlosek eta bere ariakoek indar katolikoen bürüa hartü züen Xiberoan eta Baxenabarren, Joana Albret Nafarroako erregiñak, aldiz, kalbinisma süstatzen züalarik. 1587an, Mauleko gaztelüko nausi zen Lukuzeko Karlosek behar üken zütüan hantik hatüak hontü, higanautentako ziren Jean de Belzuntze eta Gerard de Bellaren manüpeko güdükarien eretzean. Lukuzeko Karlosek (Charles de Luxe-k) behar üken züan ordüan Otsagira ezkapi, bigerren emaztea züan Marie de Jaurgainen konpainian. Nafarroako herri hortan 6 urte baratü zen, Xiberoarat arrajiteko ahala üken züalarik Henri IV erregea katolikogoala üngürütü zelarik 1593. urtean.

Charles de Luxeren lehen ezkontzako alaba gehien Charlotte de Luxe Tardets-Luxeko prima zen eta 1593an ezkontzen zen Louis de Montmorency-Bouteville jaunarekin. Beren seme François de Montmorency-Boutteville (1628-1695), Lukuzeko barua Luxenburgeko düke egin zen Madeleine Charlotte de Clermont Luxenburgeko dükerriko primarekila 1661an ezkontzearekin. François de Montmorency-Boutteville Frantziako mariskal izentatü züen, 1675ean.

Charles de Luxek bigerren ezkontzez Marie de Jaurgain esposatürik (Charlesek 50 urte zütüan eta Mariek 18 urte) sei haur sortüko ziren. Hauk Luxe ondoregoatik kanpo ziren, bena ez Jaurgainekotik. Haur horietarik gehiena, Valentin, Ozazeko erretore izan zen, eta 1623an haren aurriderdi Charlotte de Luxek Atharratzeko eta Onizegaineko parropien kargüak eman zeitzon. Charles de Luxe eta Marie de Jaugainen bigerren seme Jean erregearen kapitain egin zen eta Jaurgaineko aria jarraiki züan. Arnaud eta Valentine beste bi seme-alaba errelijionean sartü ziren. Azkenik, Espérance de Luxe ezkontü zenArnaud Berteretche de Menditte jaunarekin. Jean de Jaurgain historia ikerzale ezagüna aria hortarik jiten zen.

Charles de Luxe 1604an zentü ondoan, argüdiak piztü ziren, haren bi ezkontzetako ondokoen artean. Halere, Atharratzeko jaurerriko hontarzünak de Luxe familiaren esküpeko ziren 1671an. Urte hartan, geroxeago Frantziako mariskal eginen zen François de Montmorency-Bouttevillek Atharratzeko baruerria 110 000 liberaren trüke saldü zeion Trévilleko kunte eta Xiberoko gobernari zen Armand Jean de Peyréri. Jaurerriaren jabe egin zen ondotik Joseph Henry de Peyré anaia, bena hau segida gabe hil zen, 1708an. Ondoregoa hartü züan, arren, haren lloba Armand Jean de Montréalek, hau zelarik ere Moñeiñeko markes eta Bitiriña, Ostankoa eta Montoriko baru, bai eta Mauleko kapitain-gaztelüzain eta Xiberoko gobernari, 1676az geroz. Honen seme Jean de Montréal hontarzün hanitxen jabe baratüko zen Frantziako Iraültzala artino.

Jean de Montréal ez zen, haatik, Atharratzeko jauregian bizitüren. Xiberoko gobernari zen püntüan Henri de Gramonten jauregiaz jabetü zen. Bastiza hau Suprefetüraren egongia izanen zen 1927. urteala artino, Maule-Lextarreko Herriko Etxea izan beno lehen.

Atharratzeko jauregia, aldiz, nülatzez joan zen, orozbakoz ützirik izan zelarik XVIII. mente hatsarrean.

San Antoni ospitalea

Atharratze-Sorholüzen lehenago izan zen eliza Sorholüzen plantatürik zen, hilerriaz üngüratürik zelarik. 1859. urtean, Herriko Kontseilüak eliza berri baten eraikiaraztea deliberatü züan, eta hau 1866ko ürrentürik zen. Atharratze eta Sorholüzeren jüntan den eliza honek erretaula ederra badü, segürrean ere XVII. mentekoa.

1896an Uhart apezaren manüz apezetxea eraiki zen ; erretore honek züan ere eraikiarazi Alozeko San Salbador eskola, bai eta Maidalenako sentora berriarazi ere. Ber zoinean, San Antoni ospitalearen eraikiaraztearen builtazale izan zen. Donapaleun egoiten ziren Marie Immaculée frantziskotar serorak ospirale hortzaz axolatzera jin litean deliberarazi zütüan, 1901ean. Serora horiek berek eraikiko züen ospitalea eta honen barnen den otoizgia, hau 1902an benedikatürik izan zelarik. Ospitale eraiki berrian 58 eri bazen 1905ean… eta 656 1940an !

Bürdüinaren ekoiztea

1830. urtearen altexean, Atharratzerik igaraiten zen Basabürüko bürdüin ziloetako eta bürdüinoletako ekoizkina. Burdüina meakia Ligi, Montori, Liginaga, Hauze, Etxebarre, Lexantzü eta Larraineko hobietarik elkirik zen eta bürdüinatürik Ligi-Aterein eta Larrainen. Lür inkatzaren baliatzearekin Xiberoko inkaztegiak peko errekalat joan ziren.

Maidalenako sentora

Arrañemendi tinian ediren zen altare-harri baten üngürüan eraikiarazi züen baseliza bat, segürrean ere kiristigoaren lehen denboretan. Baseliza hau Dona Maria Maidalenari eskentü züen. Lekü hortan, haatik, bazen kiristigoaren aitzineko sineste zaharren agergüne bat, “arogaitzaren, ebiaren, iñaziaren eta irurtziriaren” basajinko baten gürtzeko. Dona Maria Maidalena sentora 1894an zaharberritürik izan zen lehenik Ühart erretoraren manüz eta 1961ean berriz ere xiberotarrek sosa esküzabalki emanik hortarako. Sentora honen aldebarnean XVII. mentekoa den erretaula ttipi bat bada.

Agosti Xaho

Agosti Xaho (Chaho) 1811. urtean sortü zen Atharratzen eta Baionan hil 1858an. Idazle, filosofo, kasetalari… ikusmolde oso berezi edo aitzinakorrak plazalatü zütüan errelijionearen eretzelat eta Eüskal Herriaz. Karlismoaren alte jarri zen, bena iraützalea zen ere ber denboran. Eüskararen ikertze sailean, aipatzekoa da, besteak beste, “Etudes grammaticales sur la langue euskarienne” obra.

Atharratzeko erredola

Atharratzeko erredolako irüdiak Atharratzeko lehen jaunenak dira. Horien berri heltü zaikü Saurine de Luxe eta Arnaud Sanche IV de Tardets XIV. mentean ezkontü zirelarik eginarazi zen zigilüaren esker, bai eta XVI. mentekoa den erredola batengatik ere. Atharratzeko armak eta Lukuzekoak jüntatürik agertzen dira ardüra.

louboutin schuhe christian louboutin louboutin schuhe louboutin schuhe outlet louboutin online louboutin deutschland louboutin damen schuhe louboutin pumps louboutin schuhe online louboutin schuhe outlet christian louboutin louboutin schuhe sale christian louboutin louboutin schoenen christian louboutin cheap louboutin uk louboutin shoes online louboutin schoenen christian louboutin christian louboutin sko louboutin schoenen