Notice: Undefined index: rcommentid in /home/tardetscnx/www/wp-content/plugins/wp-recaptcha/recaptcha.php on line 348

Notice: Undefined index: rchash in /home/tardetscnx/www/wp-content/plugins/wp-recaptcha/recaptcha.php on line 349
Arrabotüa

Arrabotüa

Eüskal Herrian izatez, Atharratze-Sorholüzek badü arrabotü bat, 1923an eraikirik.

Bazkurretenea edo Daguerre jauretxearen itzaldoia zen eremüan eraikirik izan da. Oraiko kolegioko karrikaren bazterreala hegigüz eraisten zen itzaldoi hortan bazen ümen zühain melga prunki, besteak beste izeiak, gaztainatzeak, ezkitzeak…

Jauretxe hau eta honen üngürüak herriak erosi zütüan 1917an. 1922an, berriz, Herriko Kontseilüan aipatü zen jauretxe gibeleko itzaldoi eremüan arrabotü baten eraikitzea. Egingei horrek, haatik, bazterrak erauzi zütüan eta ordünko aüzapeza zen OYHESQUI jaunak bere kargüa ützi züan, haren ordari izentatü züelarik MENDIONDO jauna. 1923ko bozketarik landa, zinegotxi berriek, CONSTANTIN zelarik aüzapeza, deliberatü züen arrabotüaren eraikitzeko 1922an hartürik izan zen erabakiaren obratzea. Bazterrak zotükazirik, arrabotüaren eta saihetseko jargien eraikitze lanak ürrentürik ziren 1923ko setemerez agitü zen Eüskal Kirolen Aste Nausiarentako.

Arrabotüaren eraikitzea ez zen, haatik, aisenetarik izan. Lehen-lehenik ihorere ez zen lehiatü merkatü püblikoarentako deialdiala. Hala, arrabotüaren eginaraztea kartieleko hargin batekila, BASSAHON jaunarekila, honez-honean hitzartü zen. Honek arrabotüaren eta gibeleko harroinen egitea honartü züan ordünko 31.000 liberaren trüke. Bai bena, gibeleko harroinak ez beitziren seküla egin, eta balinba hortarako ere, arrabotü mürrüa tanpez erori zen 1976eko abentüaren 31an egin züan aize kürübillo gaitz baten ondoajez. Halere, Herriko Kontseilüak laster eta behar bezala arra-eraikirazi züan arrabotü.

Pareten kontre jokatzen den eüskal pelotak Jeu de Paume delakotik hartü dü, XVII. mentetik aitzina jokü egite desbardinak asmatzez. Hala, Atharratzeko arrabotüan ikusten ahal dira errebote, joko garbi, atxiki handi, palantxa edo eskü hüskako partidak. Hauk bedatsean eta üdan dira üsüenik agitzen, bena Atharraztarrak izeneko pelota taldeko arizaleen trebatzeak urtean noiz-nahi jarraikitzen ahal dira… denbora alte den ber !

Atharratzeko arrabotüa, plaza laxoko pelotakagia bat da, 103 metra lüze eta 20 metra zabalekoa. Joküaren eremüa marra elibatek markatzen düe zolan eta arrabotü mürrüak berak.

Frantziako pelota txapelgoen finalak markatzen dütüan Eüskal Kirolen Aste Nausi denboran partida handiak agitzen dira üsü Atharratzeko arrabotüan, agorrilaren 15aren altexean.

Partidetako püntüak hanitxetan kantatürik dira, pelotakariak debrüan airean ari direlarik. So egileek hanitx preziatzen düe, berriz, jargiak itzalean izan ditean !

Atharratze-Sorholüzen ere pastoralak egin beitira, arrabotü hontan zen eman Atharratze Jauregia trajeria, 1997an… eta heben da agitüko ere 2016ko üdan emanen den Jean Pitrau pastorala.

Arrabotüaren izariak :

103 metra lüze – 40 metra zabalenean – 20 metra jokü eremü

Arrabotü mürrüak: 20 metra zabal, 11 metra gora.

louboutin schuhe christian louboutin louboutin schuhe louboutin schuhe outlet louboutin online louboutin deutschland louboutin damen schuhe louboutin pumps louboutin schuhe online louboutin schuhe outlet christian louboutin louboutin schuhe sale christian louboutin louboutin schoenen christian louboutin cheap louboutin uk louboutin shoes online louboutin schoenen christian louboutin christian louboutin sko louboutin schoenen