Strict Standards: Redefining already defined constructor for class ReCAPTCHAPlugin in /home/tardetscnx/www/wp-content/plugins/wp-recaptcha/recaptcha.php on line 41

Strict Standards: Redefining already defined constructor for class WPPlugin in /home/tardetscnx/www/wp-content/plugins/wp-recaptcha/wp-plugin.php on line 27
Karrika eta üngürüak - Tardets Sorholus / Atharratze Sorolüze
Notice: Undefined index: rcommentid in /home/tardetscnx/www/wp-content/plugins/wp-recaptcha/recaptcha.php on line 348

Notice: Undefined index: rchash in /home/tardetscnx/www/wp-content/plugins/wp-recaptcha/recaptcha.php on line 349
Karrika eta üngürüak

Karrika eta üngürüak

ATHARRATZE: HIRI BARNEA 

Atharratze-Sorholüze da azken herri handiena Basabürüko bortüondo eta bortügainetarako bidean. Merkatü güne izatez eta salgia andana bat agitzez, heben dira kürütxatzen, bai üngürünetako bizizaleak, bai bisitaz jinik diren kanpotiarrak. Atharratze-Sorholüzerik landa, bazterrak aski fite goratzen dira, hersatzez doan eremü bat egitez Ühaitzandiaren naba zabalaren eta bortüetako errekek zilatü dütüen arroila eta aranen artean.

Herriak doitü behar üken dü günearen berezitarzünari, bizkar maxelen eta ühaitzaren artean tinkatürik den eremü ttipi batetan plantatzez. Hala, Atharratze-Sorholüze da karrika lüze bat bezala, etxeak eraikirik izan direlarik bide hersi baten bedera aldetarik.

Leheneko tranbideak ere herria lüzetarzünean eraikirik izate horren sentipen azkartzen dü.

Karrika lüze baten itxüra hori, halere, erdiko merkatü plazak hein batetan hausten dü. Leheneko denboretan bezala, hortxe egiten dira merkatü eta feirak. Arküpeek eta üngürüko etxe ederrek, bai salgien hor edireiteak, planta ederra emaiten deioe eta eküratzeko gogoa ere.

Itxüra oso berezi hori hiriberri bastida gisa 1299. urtean eraikirik izatetik horra zaio. Herriari nortazün azkar bat emaiten deio eta berezko lotüra bat egiten dü Xibero pekoaren eta gainekoaren artean. Zerbait azkar borogatzen da bastiza egiten düen etxe horik bata besteari etxekara ikusteak. Erdiko plaza hortan agitzen girelarik, üngürüetarik baztertüxerik bezala senditzen gira, nahiz eta üngürü horik ere edertarzün handikoak diren. Desbardingoa handi bat bada, arren, bastidaren eta üngürüko mendi eta bortüen artean.

Atharratzeko erdigüne hori lau eremü süertetan sailkatürik da:

  • karrika nausia
  • ühaitzondoko bidea (tranbide ohia)
  • plazala sartzen diren saihetsetako karrikak
  • plaza bera

Salgia haboroxeak plazan edireiten badira, eraikidüra püblikoak (arrabotüa, kirolgela, kolegioa…), aldiz, karrikaren lüzean plantatürik dira. Gisa horrez, herriko bide güziak hanitx baliatürik dira.

Ohartzekoa da botüra baztergia aski handiak badirela, bai plazan berean, bai üngüru hüllanetan.

Atharratze-Sorholüzeren beste ezagügarrietarik bat da, gibeleko parteak badirela.

Karrika nausian eta plazan herrokatürik diren etxeen gibeleko parte horik Atharratze-Sorholüzeren ezagügarri bereziaren barne dira. Hiru eremü süerte daude:

  • baratzeak
  • soro-alorrak
  • oihanak

Ohartzen ahal da igarangia, etxarte, karrika hersi edo esleler elibatek lotüra egiten düela karrika nausiaren edo erdiko plazaren eta eremü horien bai ühaitz ondoaren artean.

Atharratze-Sorholüze bürütik-bürü traukatzen düan Ühaitzandiak, hain xüxen, hur bazter gozagarriak eskentzen dütü, kartieleko jentetarik bai igaraileetarik hanitx preziatürik direnak, izan dadin deskantsatzeko, kanpoan jateko eta üdako egünaldi beroetan fresküraren edireiteko.

Ühaitzandian sartzen diren honenbeste errekek eta eraikidürek – üharroila, zübü, latsagia, hüllangia – oritarazten deiküe hurak zer inportantzia üken düan Atharratze-Sorholüzen. Ühaitzetik horra dira, berriz, karrikan eta plazan han-hor ageri diren harrixabalezko hur kurrigiak.

BASABAZTER ETA ETXAUAK

Karrikatik elki baiko, Atharratze-Sorholüzeko basabazterrak aski menditsü eta zabal dira, herriaren mügak Barkoxe, Montori eta Iruri artino heltzen direlarik…

Basabazter horietan, etxeak ez dira, karrikan bezala, bata-besteer etxekara, bai aldiz Maidelena eta Erretzü mendixken maxeletan barreiatürik. Bortüondoko lürralde bat da, laborantxa aski azkar bat biziarazten düana. Etxalte horietan, bi hazkuntza mota dira nausi: aragitako edo eznearentako behiena eta ardi eznadünena. Ardi gazna eta axurkia dira laborantxa horren bi mozkin nausiak.

Basabazter horietako laborari etxeak soro, alor, berro, borosta eta iraztorraz üngüratürik dira, Maidalena eta Erretzü mendixken gorenean, aldiz, alagia-bazkagiak edireiten direlarik.

Xibero osoko laborantxa mündüko lege zaharrez, leheneko denboretako artzangoa antolatzeek eta ebildürek aitzina jarraikitzen düe egünko egünean. Denen arteko jabegoa eta botingoan ebiltea azkar baratzen dira bortü güneen erabilpenean.

Atharratze-Sorholüzeko basabazter horiek bortü gorener bürüz ezinagoko bista ederra eskentzen düe, Maidalena tinia eta hanko sentora direlarik jenteenganik preziatüenak.

louboutin schuhe christian louboutin louboutin schuhe louboutin schuhe outlet louboutin online louboutin deutschland louboutin damen schuhe louboutin pumps louboutin schuhe online louboutin schuhe outlet christian louboutin louboutin schuhe sale christian louboutin louboutin schoenen christian louboutin cheap louboutin uk louboutin shoes online louboutin schoenen christian louboutin christian louboutin sko louboutin schoenen