Notice: Undefined index: rcommentid in /home/tardetscnx/www/wp-content/plugins/wp-recaptcha/recaptcha.php on line 348

Notice: Undefined index: rchash in /home/tardetscnx/www/wp-content/plugins/wp-recaptcha/recaptcha.php on line 349
Agosti XAHOren sortetxea

Agosti XAHOren sortetxea

Atharratzeko trinketari etxekara den etxea Agosti XAHO famatüaren sortetxea da. Egünko egünean zerratürik da, bena 2015. urtean plantatü den PREFOSTA alkarteak arrabiziarazi nahi dü kültüra agergüne eta jente bilgia gisa.

Etxe horren borontean ageri den plaka batek oritarazten deikü hor berean sortü zela gizon ospetsü bat.

Joseph Augustin Chaho edo Agosti Xaho, etxe hortan sortü zen, arren 1811ko ürrietaren 10ean eta Baionan zentü 1858ko ürrietaren 22an. Agosti Xaho sail hanitxetan aritzez famatürik egin zen: idazle, kasetalari, filologo eta politikalari izan zen. Eüskara eta frantsesa bazakitzan.

Hanitxen ustez, abertzaletarzünaren aitzindari bat izan zen, bena bai eta laikotarzünaren eta Errepüblikaren süstazale kartsüa ere. Lan animala egin züan ere, kasik berbera aritzez, eüskararen eta eüskal kültüraren alte. *

Agosti Xahoren büragertze handienetarik zonbait:

Eüskal Herriaren bürüjabegoaren eta bategitearen alde agertzeko lehen-lehenetarik izan zen.

Ariel izeneko egünkaria sortü züan, zoinetan izkiribatzen zen eüskaraz, frantsesez, gaskoinez edo biarnesez.

Harek züan « Zazpiak bat » erranaldia asmatü.

Eüskara eskolan erakatsirik izan ledin eta eüskal akademia baten plantan ezartea gomendatü züan. Mündorok bozkatzeko züzena ükeitearen alte goratik mintzatü zen, eskolatze laïkoa, dohainekoa eta beharrezkoa, konzientza askatarzüna, algarretaratzeko, karrikala eraisteko, bai eta prentsaren libertate osoa oihüstatü eta süstatü zütüan.

Elizaren kontrekoa izatez, elizarauez kanpo ehortzirik izan zen. Haatik, sineste mota güzien alte agertü zen.

Xahoren idazlanak

Orotarikoak:

Azti-begia, Agosti Chaho Basaburutarrak Ziberou herri maitiari Parisetik igorririk beste hanitchen aitzindari arguibidian goiz izarra, 1834 ;

Paroles d’un voyant, 1834, Éditeur: Jean Curutchet, Bayonne, 1989,

La Philosophie des Révélations, 1835 ;

L’espagnolette de S. Louis, Agonie du Parti Révolutionnaire en France et Lettre à Jacques Laffite,1840

Histoire primitive des Euskariens-Basques: langue, poésie, mœurs et caractère de ce peuple; introduction à son histoire ancienne et moderne, J. Augustin Chaho, Charles Louis Belsunce (vicomte de), Jaymebon, 1840-1847

Philosophie des religions comparées, 1846.

Kontakizün eta eleberriak:

Voyage en Navarre pendant l’insurrection des Basques (1830 – 1835),1836an izkiribatürik ;

Histoire des Basques depuis leur établissement dans les Pyrénées-Occidentales jusqu’à nos jours, 1847 ;

Lelo ou la Navarre il y a 500 ans, 1848;

Safer ou des houris espagnoles, 1854;

Biarritz entre les Pyrénées et l’Océan. Itinéraire pittoresque, 1855;

Paroles d’un bizkaien aux libéraux de la reine Christine;

Aïtor. Légende cantabre et Azti-Begia;

Eüskarari etxekara direnak:

Études grammaticales sur la langue euskarienne, en 1836, Antoine d’Abbadie d’Arrastekila batean lantürik, eta biek eskentürik “Zazpi Uskal Herrietako Uskalduner”;

Dictionnaire basque, français, espagnol et latin, d’après les meilleurs auteurs classiques et les dictionnaires des Académies française et espagnole, 1856.

La guerre des alphabets : règles d’orthographe euskarienne, adoptées pour la publication du Dictionnaire basque, français, espagnol et Latin, Bayonne, Impr. Lespés,‎ 1856, 472p.

Bildümak:

  • Azti-begia eta beste izkribu zenbait, 1992, Elkar;
  • Agosti Chahoren kantutegia, 2006, Susa

Erreferentziak:

  • Augustin Chaho. Precursor incomprendido. Un précurseur incompris (1811-1858 [archive] par Xabier Zabaltza

Ikus ere: https://ikerzaleak.files.wordpress.com/2012/03/agosti-xaho.pdf

louboutin schuhe christian louboutin louboutin schuhe louboutin schuhe outlet louboutin online louboutin deutschland louboutin damen schuhe louboutin pumps louboutin schuhe online louboutin schuhe outlet christian louboutin louboutin schuhe sale christian louboutin louboutin schoenen christian louboutin cheap louboutin uk louboutin shoes online louboutin schoenen christian louboutin christian louboutin sko louboutin schoenen