Notice: Undefined index: rcommentid in /home/tardetscnx/www/wp-content/plugins/wp-recaptcha/recaptcha.php on line 348

Notice: Undefined index: rchash in /home/tardetscnx/www/wp-content/plugins/wp-recaptcha/recaptcha.php on line 349
Bi hitzez aipatze

Bi hitzez aipatze

Bienvenue ! Honki jin ! Bienvenidos ! Welcome !

Bixkar maxelen eta Ühaitzandiaren artean plantatürik, Atharratze-Sorholüzek batzarri egiten deizü eta gozamen hanitxen parada eskentzen.

Nafarroalako bidealako igarangia delarik, gure herria Pirinioetako bortü gorenen altzoan ohatürik da, eta güne famatü zonbaitetako hüllangia da ere: Irati, Kakueta, Holtzarte, La Verna…

1209. urtean eraikarazi zen bastida plaza ederraren arküpetan ebili ondoan, zentako ez bazterren gozatzen jarraiki, Lahegi, Kalbarioa edo Madaleinalako xendeetan kürritzez ?

Han, Arrañemendi tinian, 800 metratan eraikirik izan den Maidelenako sentoraren kantürik, bistak gainti orotara emanen deizü, Eüskal Herriko eta Biarnoko bortüaldetarik naba eta ordoki hanitxetara.

Gaine hau kiristigoa hedatü aitzineko sinesgüne bat zen, eta baselizaren aterbüan ezarri züen Kristo sortü ondoko II. menteko altare-harri bat. Balio handiko hondare hau Atharratzeko Turisma Etxean ikus ziniro orai.

Bena, arrabotüa joiten düan pelotaren kaska entzünik karrikalat arrajinen zirelarik, pelota jokü zaharrenetarik den errebote partida baten jarraikitzeko parada badükezü. Eta agian gogoan igaranen düzü ez ote denez egünko tenizaren aitzineko jokü bat ?

Tziauri arren gure herri honen ezagützera, haren etxegintzaren edertazünaz begien bazkatzera, ühaitzaren hurarekila düan lotüraz ohartzera, bere sükaltaritza haütüaren eta kartieleko mozkinen txestatzera, Xiberoko tradizioneen borogatzera… horik oro beitira gure egünorozkotarzünak !!

Francis Jammes izkiribaño famatüarentako Atharratze ez ote zena… Eüskal Herriko perla ?!?

Atharratzerat jiteko: 

  • Autobüsez : 2 euroren trüke, 811 lineak Baionarik Atharratze artino ekarriren zütü
  • Departamentü Kontseilüaren Transport 64 zerbütxüak: eskoletako karreiüak, botüra partekatzeak, galtoala karreiatzeak (www.transport64.fr)
  • Treinez: Puyoo eta Akizeko SNCF trein eküragiak (ondotik Akize- Puyoo-Maule TER autobüs linea eta Transports 64ko 811 linea, Atharratze artino), Paueko SNCF trein eküragia.
  • Airekoz : Miarritze eta Paueko aireportüak.

Administrazione xehetarzünak

Herrialdea: Frantzia

Esküaldea: Akitania

Departementüa: Pirinio Atlantikoak

Administrazione eremüa: Olorue

Kantonamentüa: Eüskal Mendialdea

Herrian administrazione koda: 64533

Posta koda: 64470

Aüzapeza: Arnaud Villeneuve

Zinegotxi zonbata: 15

Kargüaldia: 2014/2020

Herriarte kidetza: Xiberoa-Herri Alkargoa

Jentezione eta lürraldegintza

  • Bizizale : 580 herritar
  • Lür hedadüra: 14,99 km2
  • Jente bildüra : 39 herritar/km2ko
  • Geografia-ezagügarriak : 43° 07’ 03’’ Iparrez – 0° 51’ 41’’ Sartaldez
  • Apalenetik goreneala: Apalena – 209 m – Gorena – 795 m.

Hidrografia: Atharratze-Sorholüze hegotik iparreala traukatzen dü Ühaitzandiak ; hau Olorueko ühaitzean sartzen da gero.

Atharratze-Sorholüzeko lürren gainti kurritzen dira, halaber:

  • Biarnoalako isurialdean: Josibaia errekan sartzen diren Ibarra eta Züztarriko errekak.
  • Xiberoko isurialdean, Ühaitzandian sartzen diren Apanizeko, Ordonetxe-Etxeberriko eta Begi Ütürriko errekak.

louboutin schuhe christian louboutin louboutin schuhe louboutin schuhe outlet louboutin online louboutin deutschland louboutin damen schuhe louboutin pumps louboutin schuhe online louboutin schuhe outlet christian louboutin louboutin schuhe sale christian louboutin louboutin schoenen christian louboutin cheap louboutin uk louboutin shoes online louboutin schoenen christian louboutin christian louboutin sko louboutin schoenen