Notice: Undefined index: rcommentid in /home/tardetscnx/www/wp-content/plugins/wp-recaptcha/recaptcha.php on line 348

Notice: Undefined index: rchash in /home/tardetscnx/www/wp-content/plugins/wp-recaptcha/recaptcha.php on line 349
Zibero Sports

Zibero Sports

Atharratzeko Zibero Sport eskübalu talde bat da, ttipienetarik handienetara kirol hortara lehiatü nahi direnak hartzen dütüanak.

Alkartebürü: Beñat BIDART

Harremanentako: ETCHEBEHERE Marie-Hélène: 05 59 28 55 05 / 06 10 55 14 04

1901eko legaren araberako alkarte hau pelota eskü-hüskarentako plantatü zen hatsarrez, 1926. urtean. Ondotik jin ziren joko garbi eta errebote joküan arizaleak. Alkarteko lehen bürüzagia Atharratzeko saleroskari bat zen Grison jauna izan zen.

1953an, haatik, Frantzia iparraldetik jinik zen M.Deknuyt errejentak abiarazirik, alkartekoek eskübalualat üngüratzea deliberatü züen.

Atharratzeko eskolan ziren, arren, eskübaluan lehentze aritzeak agitü. Hortik aski fite, lehen ekipa bat lehiatü zen UFOLEP (Union Française des Œuvres Laïques d’Éducation Physique) batarzünak antolatzen züan zoinlehentakan. Eskübalu kirola abiatü zen lehen urte haietako alkartebürüa Udole jauna zen, segida hartüko zirelarik Lestar jaunak eta Baptiste Cinqualbres-ek. Zibero Sports ordüan zen Departamentüko txapelgoan lehiatzen hasiko. Behar zen sosa, jenteen eskütik, Herriko Etxearen lagüngoa batetarik, bai eta agorrilan arrabotüan agitzen zen jei baten plantatzetik biltzen zen.

1962an, Despla jauna zen alkartebürü haütatürik izan eta karrgü hortan baratüko zen 1971eko martxoaren 3an hil zen artino. 1971ko setemerez, Jean Tillous egin zen alkartebürü, 1973an kargüa ützi züan arte. Urte hortako arramaiatzaren 3an, Jean ‘John’ Uthurry izentatü züen alkarteko bürüzagi eta 1984. urteala artino kargüan egon zen. Ondotik, Jean-Pierre Arbouet izan zen urte batez bürüzagi, Mazquiaran jaunak segida hartü züalarik, 1986ala artino.

Honek, haatik, jokülari, trebazale eta alkartebürü batetan izatea ezin joanaraziz, John Uthurry bürüzagigoala arrajin zen eta hor baratü 1994ala artino. Gero, Henry Etchandyren aldi izan zen, 1998. urteala artino, Pierre Erreçaret izan züalarik lagüntzale 1998a eta 2008a artino. Pierre Erreçaretek alkartebürü kargüa berak joanarazi züan ondotik 2014. urteala artino. Ordütik Beñat Bidart da Zibero Sports-eko alkartebürüa.

Arren, mente erdi bat beno haboro bada orai Zibero Sports kirol alkarteak Xibero osoko gazte hanitx eskübaluan aritzera aküilatzen dütüala. Bide lüze hortan, kausitze ederrik bildü dü, bai Departamentü, bai Esküalde txapelgoetan. Hirugerren milurteko hontan, betiko ber xedeari etxekara da: Xiberoko gazteriaren süstazale izatea.

louboutin schuhe christian louboutin louboutin schuhe louboutin schuhe outlet louboutin online louboutin deutschland louboutin damen schuhe louboutin pumps louboutin schuhe online louboutin schuhe outlet christian louboutin louboutin schuhe sale christian louboutin louboutin schoenen christian louboutin cheap louboutin uk louboutin shoes online louboutin schoenen christian louboutin christian louboutin sko louboutin schoenen